Azalekoa | 2025eko Apirilaren 24a

"Era egin, era berri baten egile"

Aiherrako "Mugan" aktibitate gunean kokatua den Eragin fabrikak 2 urte bete ditu aurtengo apirilean. Horren karira, "Abarratia Fest" deitu besta antolatuko da maiatzaren 16an. Xalbat Seosse Oxarangok enpresa hori 2019an erosi zuen "Elikatxo" izenburuarekin, garaian Bardozen inbertitu zuena. Gehiago ikasteko azken hunekin bildu gira.

Gure Hitza | 2025eko Apirilaren 24a

Hara ene bazka

"Literatura mirakulu bat da" dio Ahmat Altan turkiar idazleak. Badaki zertaz mintzo den. Giza eskubideen defendatzaile amorratu horrek Erdogan presidente autokrataren presondegia ezagutu du, baina kartzelan ere idazten segitu du. "Literaturaren bidez, presondegia, botere politikoa, botere judiziala, polizia... horiek denak baino indartsuago sentitzen naiz eta libreago" dio ere. Munduan gaindi ugaltzen ari dira Erdoganen gisako harrapariak, edo "predatoreak"...

Han eta Hemen | 2025eko Apirilaren 24a

Euskal Argentinaren urteko biltzar nagusia

Euskal Argentinaren urteko biltzar nagusia Lekunberrin iragan da apirilaren 5ean. 65 kidek parte hartu dute biltzarrean eta ondotik Larrañeta ostatuan bazkaldu dira giroa kantu ederrez alaitzen zutela.

2024ko gertakariak eta konduak baieztatuak izan dira aho batez.

Aspaldiko kidea zen Georges Barneche zendu da Auch hirian eta omenaldi gisa Herria aldizkarian Argentinara egin bidaiaz eta hango familiaz berak idatzitako artikulu bat irakurtua izan da.

2024ko...

Han eta Hemen | 2025eko Apirilaren 24a

"Denak inklusioaren eragile!"

Integrazio Batzordea elkartea Ipar Euskal Herriko ikastoletako ahalmen urritasun egoeran diren haurren buraso eta lagunek osatzen dute. Martxoan, elkarteak 2025eko kanpaina abiatu du. Aurtengo helburua 200.000€ biltzea da, Seaskan diren ahalmen urriko ikasleen inklusioa laguntzeko.

Azalekoa | 2025eko Apirilaren 17a

Ipar Euskal Herriko kultur agendaren ikuspegi orokorra

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), egunero Ipar Euskal Herriko euskal kulturaren agenda osatzen du. Aurtengo otsailean, EKE-ren webgunean 2024an agertu gertakarien sintesia estatistiko laburra atera da, Jakes Larre transmisio eta komunikazio poloko egitasmoen koordinatzaileak agerturik. Sintesia hurbilagotik begiratzera joan gira.

Gure Hitza | 2025eko Apirilaren 17a

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016