Azalekoa | 2025eko Maiatzaren 15a

Demokrazia eta justiziaren ahotsa

IFJD À¢'€'" Institut Louis Joinet 2013an sortu zen Gobernuz Kanpoko Erakundea (ONG) da. Haren xedea trantsizio-prozesuei, egiari, justiziari eta adiskidetzeari lotu mekanismoak aztertzea, sendotzea eta ezartzea da. Bere jarduerak Frantzia mailan eta mundu osoan garatzen ditu. Aurtengo martxoan, institutuak Bétharrameko biktimen komisioa onartu du. Jean-Pierre Massias lehendakariarekin elkartu gira gehiago jakiteko.

Gure Hitza | 2025eko Maiatzaren 15a

Behin saldua, betikoz galdua!

Larunbat huntan kolektibo eta sindikatu desberdinek aldi bat gehiago Mariena gunera gomitatzen gaituzte. Kanbon iragaitekoa den proiektu erraldoi baten kontra aspaldi huntan borrokak eramanak dira. Bouygues Immobilier agentziak etxebizitza proiektu handia abiatu nahi du, 3,7 hektareako laborantza lurrak betonatzeko asmoz.

Urtero, Frantzia estatuan, laborantzako eta oihan eremuetako 20.000/30.000 hektarea artean suntsituak dira....

Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 15a

Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitate baten alde

Joan den larunbatean, Ezpeletan 120 bat pertsona bildu dira Ipar Euskal Herriaren bilakaera instituzionala zein nolakoa izan behar den gogoetatzeko. Hurbilduak ziren mugimenduetako ordezkariek, hautetsiek eta jendarte zibileko pertsonek Estatutu Bereziko Lurralde Kolektibitate baten alde bozkatu dute.

Gaurko Euskal Elkargoren ereduan oinarrituz, instituzio berriaren ezaugarri nagusiak zein izan behar diren jakiteko, Lyoneko Metropoliaren adibidea presentatua izan da. Lyoneko Lurralde...

Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 15a

Herri Haitadaren 3. edizioa

Herri Haitada 6 herri elkartzen dituen lehiaketa da: Xaretako 4 herriak (Ainhoa, Urdazubi, Sara eta Zugarramurdi) baita Etxalar eta Bera. 2019tik ospatu ez bazen ere, aurten 3. edizioa iraganen da maiatzaren 24an larunbatez, Zugarramurdin. Proba desberdinak antolatuko dira, nun kultura, kirola eta ohidura zaharrak nahasiko diren. Euskarak ezinbesteko presentzia ukanen du, hori baita mugaz gaindiko sei herri horiek elkartu eta lagun egiten dituena.

Azalekoa | 2025eko Maiatzaren 08a

Bakartasunetik elkartasunerako zubia

Amalia elkartea (Association pour la Mixité et l'Animation Locale et Intergénérationnelle en Amikuze), Donapaleun kokatua den bizitza sozialeko gunea da, Amikuzeko biztanleei beren proiektuak adierazi, diseinatu eta egiteko aukera ematen diena. Gehiago jakiteko, Laure Claverie elkarteko kidearekin elkartu gira.

Gure Hitza | 2025eko Maiatzaren 08a

Eta gero zer?

Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozial edota euskara gehiago erabiltzeko ariketa praktikoa egiteko proposamena da. Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta Euskal Herri osora hedatuz. Aurtengo edizioa 4. izanen da, maiatzaren 15etik 25era iragaitekoa da, 11 egunez orotara.

11 egun...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016