Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 29a

Esperanto topaketa Donapaleun

Maiatzaren 16 eta 18 bitarte, Donapaleuko Emeki zentroan euskal esperantisten udaberriko elkarretaratzea burutu zen, EÅ'­ska Printempa RenkontiÀ„'o alegia. 18 bat partaide etorri ziren Amikuzera kultur gertaldi honetaz gozatzera. Donapaleun badira Esperanto ikastaldiak, Marie Savarie irakaslea delarik, Amikuzeko herri batzuetatik jiten dira esperanto hizkuntzaren ikastera. Bada, topaketa honetara Baiona, Bilbo, Gasteiz, Kaseda, Bordele edo Pauetik etorri ziren esperanto hiztunak asteburu ederra irag

Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 29a

Ziburuko Euskal liburu eta Disko Azoka

Apiril eta maiatzean Ipar Euskal Herriko hainbat xokotan Azokaroa antolatu eta, Baltsan elkarte ziburutarrak eta Argia astekariak Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka ate joka dute. "Euskaraz bagara" lelopean, aurtengoa seigarren edizioa izanen da, ekainaren 7an larunbatarekin iraganen dena. Azoka hori emeki-emeki handituz joan da, euskarazko kulturaren ezinbesteko hitzordua bilakatuz ziburutarrentzat, auzo herrietako eta Euskal Herri osoko euskaltzaleentzat. Aurten, Aurelia Arkotxa poeta, ik

Azalekoa | 2025eko Maiatzaren 22a

Erretaulak biziberritzen

Jean-Claude Ayçaguer altzari maiasturua da, bere tailerra Donapaleun plantatua du. Badu hamar bat urte elizetako erretaula arraberritze lanetan ari dela. Tailerra bisitatzen ari ginela, Maite Estienne urreztatzailearen ezagutza egin dugu. Biekin solastatu gira.

Gure Hitza | 2025eko Maiatzaren 22a

Makilak eta aitzurrak

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko...

Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 22a

"Baiguratik Lapurdira" Beñat Souléren liburu berria

Haltzako Beñaten ikustera joan gira, Uztaritzera. Beñat Soulék gustura hartu gaitu bere etxean, Haltzagaraian, plazaratu berri duen "Baiguratik Lapurdira À¢'€'" Oroitzapen, Bertsu, Kantu" liburuaz solastatzeko. "Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik" dio aspaldiko kantuak. Beñatekin mintzatuz, haltzak baduela bihotzik erran dezakegu, Uztaritzekoak segurik bai. Duela bi urte, Villabonako (Gipuzkoa) Bertsozale elkarteak agertu zuen Beñaten bertsogintzako ibilbideaz...

Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 22a

Dubozkoa II lan-eremu berria eta artisau herrixka

Apirilaren 22an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Sylvie Durruty ekonomia eta berrikuntzaren ardura duen lehendakariordeak eta Marc Saint-Esteven Milafrangako auzapezak, Dubozkoa II lan-eremu berria eta artisau herrixka estreinatu dituzte Milafrangan. Euskal Elkargoak 4,7 milioi euro inbertitu ditu lan-eremuaren egokitze lanetan.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016