Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 26a
Mugaz gaindiko udako ikastaroen 4. edizioa iraganen da aurten ere, ekainaren 30etik uztailaren 4ra. Programan 9 ikastaro izanen dira dohainik, gai ugari jorratuko dituztenak, Baionako Cité des Arts-en.
Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 26a
Maiatz hondarrean, Antton Curutcharry kultura eta hizkuntza politiketako lehendakariordeak eta Yves Pons Samatze herriko auzapezak, okzitaniar-gaskoiaren alde lortu aitzin-pauso nagusiak aurkeztu zituzten.
Gure Hitza | 2025eko Ekainaren 26a
Mixel Itzaina bide lagunak utzi gaitu. Giristinotasuna, jendetasuna, eskuzabaltasuna eta oroz gainetik euskaltasuna, horra bere nortasunaren ezaugarri nagusiak. Kanpoko hizkuntzei beharriak idekiak, ber denboran gure nortasunari atxikia, gure kultura euskaraz zerbitzatu du. Bilatzen zuen herritarrak euskararen edertasunaz eta gaitasunez jabetzea eta gozatzea. Lan baliosa egin du Euskaltzaleen Biltzarra batasunaren baitan, hala nola Janamari Malharin-ekin eta Katy espos lagunarekin...
Azalekoa | 2025eko Ekainaren 26a
Jean-Marc Cordesek 2019tik "Euskaren" dute etxea idekia du Senperen, Ibarbidea karrikan. Euskarenek dute eta infusio guzientzat hautatu bidea kalitatea, etika, elkartasuna eta iraunkortasuna uztartzen dituen hornidura arduratsuarena da. Proiektu hori hobeki ezagutzeko asmoz, dendara sartu eta elgarrekin solastatu gira, infusio goxo batek laguntzen gintuela.
Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 19a
LAB sindikatuak, urteetako lan militanteari esker, euskal sindikalismo eraldatzailea, baita lan eta bizi baldintzak tokian bertan erabaki daitezen aldarrikapena eremu anitzeko langileengana zabaldu du. Mende laurdena bete ondoren, ekainaren 7an Baionan egindako prentsaurrekoan azaldu da urriaren 25ean Lekornen ospakizuna izanen dela, Ipar Euskal Herrian zabaltzen segitzen duela erakusteko.
Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 19a
Ekainaren 6an, "Bake justu eta iraunkor baten bidean. 2011-2025 bilana eta etorkizuneko etapak" izenburuarekin egin da Bake Bidearen azken foroa, Baionan. Bake Bidea 2012an sortu zen, bakea dekretuz manatzea baino, eraiki behar zela gogoetaturik. Aieteko Konferentziaren biharamunean sortua, Ipar Euskal Herriko hautetsiak eta jendarte zibilaren ordezkariak bilduz aritu da hamabi urtez, euskal gatazkaren konponbide prozesua sustengatzeko. Euskal Herrian bake justu eta iraunkorra eraikitzeko bidea
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016