Gure Hitza | 2025eko Uztailaren 17a
Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.
Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen...
Han eta Hemen | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 1ean, Maider Arosteguyk Euskal Elkargoan saneamendua eta euri-uren ardura duen lehendakariordeak eta Emmanuel Alzurik edateko uraren, itsasbazterraren, kosta-lerroaren, GEMAPI (ur-inguruneen kudeaketa eta uholdeen prebentzioa) eta ingurune naturalen ardura duen kontseilari ordezkariak bainatzeko uren kalitatea bermatzeko ezarri den dispositiboa aurkeztu dute, kostaldeko auzapezak hor zirela.
Urtero, Euskal Elkargoak sareak modernizatzeko eta kutsaduraren kontra borrokatzeko...
Han eta Hemen | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 7an, dozenaka pertsonek bat egin dute Euskal Konfederazioak Baionako Departamenduaren egoitzaren aitzinean deitu elgarretaratzera. Frantziako estatuak Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) aurrekonturako 100.000 euro baizik ez zituela gehituko iragarririk, euskalgintzak herritarrei dei egin die erantzuteko.
"Euskarari trufarik ez" lelopean, EEPren aitzinkontuaren inguruan sortu egoera salatu dute, eta adierazi dute euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikek...
Azalekoa | 2025eko Uztailaren 10a
Konpon Kafe/Repair Cafe – izenak dioen bezala –, etxeko objektu edota tresnak konpontzeko xedea duen elkartea da. Frédéric Vaillant erretretadun berria da proiektu hunen bultzatzailea. Zokoako Koxe Arbiza plazan ukan berri duen lokala bisitatu ondotik, urrian ateak idekiko dituen proiektu berri huntaz solastatu gira.
Gure Hitza | 2025eko Uztailaren 10a
Ez dakit zuek irakurleak ni bezala zirezten baina memento hauetan hedabide handi horietan berrien entzutea gero eta zailagoa zait! Ekialde Hurbileko eta Ukrainako gerlak, eguraldiarengatik bazterrak xehatuak, aharren ondorioz erailtzeak… Bada segur sator bat bezala lurpean bizitzekoa. Hedabideek zabaltzen dituzten informazioek gure ongizaite mentalean presio emozionalari eragin dezakete.
Han eta Hemen | 2025eko Uztailaren 10a
Hauxe ekitaldi ederra Heletak ekainaren 28an eskaini diona bere seme bilakatua den Jon Casenave lehunztar euskaltzale suharrari! Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 2003an eta euskaltzain oso 2024ko ekainean. Azken izendatze honen inguruko ekitaldi ofiziala alegeraki ospatu da urte baten buruan Heletan. Heletar dantzariek soka dantza airosean sarrarazi dute Agerraldiberriko gela nasaira, tokiko kantari multzo ederrak azken kabalkadako kantu enblematikoa zuela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016