Gure Hitza | 2025eko Agorrilaren 07a

Herriko bestak

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen...

Han eta Hemen | 2025eko Agorrilaren 07a

Egun ederra Elizondon eta Bozaten

Uztailaren 22an, 48 lagun dira joan autobusez Baztanaldera, Euskaltzaleen Biltzarraren gonbidapenari ihardetsirik. Fernando Anbustegi (EH Bildu) Elizondoko auzapezak ongi etorri beroa egin die udaletxean, Batzar Nagusiko gela nasaian. Paretetan Baztango ibarreko armarriak eta Javier Ziga iruindar artistaren margolan airosak, eta gelaren bete 40 jartoki, Batzarraren bilkuretarako. Fernandok eta Iruritako Pello Iriarte historialariak esplikatu digute Baztango ibarraren funtzionamendu berezia.

Han eta Hemen | 2025eko Agorrilaren 07a

Erdialdeko Funtzio Eremuko proiektu deialdiaren abiatzea

Erdialdeko Funtzio Eremuko (AFC) POCTEFA proiektu deialdia zabalik da, eta 9 milioi euro baino gehiago ditu FEDER funtsetatik proiektuak finantzatzeko. Deialdi hau Erdialdeko Funtzio Eremua osatzen duten Biarno, Bigorra, Comminges, Huesca, Zaragozako Erdialdea eta Cinco Villas lurraldeetako erakunde publiko eta pribatuei zuzendua da. Proiektu deialdi hunen helburua mugaz gaindi egituratzeko proiektuak finantzatzea da, mugikortasuna, turismoa eta tokiko ekonomia indartuz.

Azalekoa | 2025eko Uztailaren 31a

Euskararen aldeko klik bat

Mattin Noblia Guilhemsans gazteak euskarari berritasun bat ekarri nahi izan dio, EuskApp euskara lantzeko aplikazioa garatuz. Oraindik atera ez bada ere, proiektu eder eta konplexu hortaz mintzatzeko harekin elkartu gira.

Gure Hitza | 2025eko Uztailaren 31a

Argirik gabeko askatasuna

Garai zailak dira azken aldi horietan bizi ditugunak. Badu momentu bat zerua iluntzen hasia zaigula, eta argi izpiak ikusteko geroz eta zailagoa dela. Hala ere, batzuek eguzkitako betaurrekoak hartu, eta errealitatearen hodei beltza ikusten ez balute bezala egitea nahiago dute. Gaur egungo munduko indarren lehentasunak gure azkentasunak bilakatu dira, gure kontrako norabidekoak.

Ez da harritzekoa beraz, munduko botere nagusienek...

Han eta Hemen | 2025eko Uztailaren 31a

Bakardadearen eta isolamenduaren kontrako borroka

Isolamenduaren eta bakardadearen gaiari buruzko herritarren kontsulta zabalaren ondoren, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak herritarrek proposatu proiektuei buruzko interes-adierazpen deialdien emaitzak aurkeztu ditu.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016