Han eta Hemen | 2025eko Uztailaren 31a
"Euroeskualdeko Hiritartasuna" proiektuaren deialdia Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeak sustatu programa da. Lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza hobetu, eleaniztasuna sustatu, kultura zabaldu, Euroeskualdeko gazteak inplikatu eta talde kalteberak barne biltzen ditu. 2015ean proiektua abiatu zenetik, orotara 4,7 milioi euroko diru laguntzari esker 234 ekimen babestuak izan dira.
Azalekoa | 2025eko Uztailaren 24a
Intsektuetan oinarritu elikadura munduko xoko anitzetan egiten da, besteak beste Asian, Afrikan eta Hego zein Erdialdeko Amerikan. Europan ohitura ez bada batere presente ere, Ander Zubeldia eta Adrien Valerdi lapurtar gazteek horren apustua egin dute, BiHar deitu proiektu berritzailearekin. Oztopo kulturalak gainditzen dituen proiektu ezohiko hortaz solastatu gira.
Gure Hitza | 2025eko Uztailaren 24a
Gure aitzinekoek estranjerrak edo kanpotiarrak deitzen zituzten udatiarrak. Bere itsas bazter eta mendi ederrei esker, Euskal Herriak arrakasta ikaragarria bildua du kanpotiarrenganik. Damu da jende asko joaiten baita axaleko ezagutza eginik bakarrik. Denbora gehiago eskatzen baitu lurraldearen historiaz, kulturaz eta hizkuntzaz beharrezkoenen ikasteak. Udatiarretan badira ere hemen gaindi jendakiak dituztenak, halaber gure eskualdearen berezitasunez interesatuak edo zerbait gehixago...
Han eta Hemen | 2025eko Uztailaren 24a
Uztailaren 14an, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkartekoek prentsaurrekoa eman dute Donapaleun, euskararen gaur egungo egoeraren salatzeko.
“Geldi euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzea! Lehentasunez euskaraz orain!” adierazia izan da.
Euskara hainbatetan ukatua edo bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua dela salatu dute, “euskaldunak zapalduak gira”.
Gaur egun, zortzi...
Han eta Hemen | 2025eko Uztailaren 24a
Uztailaren 3an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapezak baita Jean-François Irigoyen mugikortasunen ardura duen lehendakariorde eta mugikortasun sindikatuaren lehendakariak, Tram’bus proiektuaren orain arteko bilana egin dute, Michel Lahorgue Basusarriko auzapeza presente zela.
Azalekoa | 2025eko Uztailaren 17a
Pastoral berri hontan, Etxahun alkarteak, azken hirutan hogei urtetako Eüskal Herriko ürrats kolektiboen plazaratzea xedetzat hartü dü.
1963an gazte talde batek Enbata mogimentüa sortü züan Itsasuko Aberri egünean. Euskadi, Eüskaldün aberria, gizarte, nazione, abertzale…hitz berriak argiala ekarri zütüen.
Garai hortan, nortazün kültürala eta hizkuntza ahültzen ari ziren, eta lürraldea jente gabetze egoera batetan zen....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016