Gure Hitza | 2025eko Irailaren 18a
Momentu biziki inportanteak badira kirolari baten bizian. Ttipidanik goaitatzen den momentua, betidanik espero den garaipena, kirola hasten denetik amesten den saria. Arraunaren kasuan, iraileko lehen bi igandetan iragaten den Donostiako Kontxako estropada da. Bandera handi, pisu eta xuri hori eskutan astintzea da arraunlari gehienen edo guzien ametsa. Batzuek lehen kolpetik irabaztea lortzen dute, besteek beren bizi osoan entseatzen dute, eta kasu batzuetan sekulan ez lortzen. Urte...
Han eta Hemen | 2025eko Irailaren 18a
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Estatua, Akitania Berria, Pirinio Atlantikoak eta Euskal Elkargoa biltzen dituen Interes Publikoko Elkargoak irailaren 1etik jakinarazi du Christophe Betbeder-ek zuela zuzendari postua beteko, Bernadette Souleren segida hartuz.
Han eta Hemen | 2025eko Irailaren 18a
Ipar Euskal Herriko Gau Eskoletako izen-emateak oraindanik zabalik dira. Urtero, 1.800 pertsona baino gehiago euskara ikasten hasten dira Ipar Euskal Herrian. Aurten ere, AEKn ikasteko erosotasuna eta goxotasuna azpimarratu nahi ukan dute. Euskara baldintza onetan ikasteko eta lotsarik gabe euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da helburua. Horretarako, hizkuntza politika sendo baten alde egiten da eta praktika jarduerak proposatzen dira.
Azalekoa | 2025eko Irailaren 11a
Eñaut Elosegi 58 urteko aihertarra da, gaur egun fisika irakaslea da Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioan. Eskolan kurtso ematen ez badu, arrats edota asteburuetan garagarnoa etxean ekoizten artzen da. Badu urte bat orain Sasiko enpresa sortu duela. Harekin elkartu gira horren inguruan solastatzeko.
Gure Hitza | 2025eko Irailaren 11a
Behako labur bat eman diezaiegun aurtengo udan atsegingarriak izan zauzkigun kultur ekitaldi zonbaiti. Milaka ikusle biltzen ditu 1963tik urtero Elizondon iragaiten den Baztandarren Biltzarrak. Baztan ibarreko hamabortz herriek apaintzen dute orga bat, batzuek biga ere, lema jakin baten inguruan. Oraingo buruhausteen artetik, behialako lanbideak, tresnak, bizimoduak begien aurrean ukaiteak zer poza ez dakarkio jendeari! Udaletxeko barandako bozgorailutik orga, dantzari eta musikari talde...
Han eta Hemen | 2025eko Irailaren 11a
Euskal Kultur Erakundea (EKE) 1990ean sortu zen, Ipar Euskal Herriko kultura elkarteek bultzaturik eta orduetako erakunde publikoek lagundurik. Gaur egun Estatua, Akitania Berria, Departamendua eta Euskal Elkargoa partaide dira. EKEren helburu nagusia da elkarteak diruz laguntzea ikusgarri batzuen muntatzeko, gogoetak bultzatzea, agenda osatzea… 200 bat elkarte kide dira (kantugintza, antzerkia, bertsolaritza, dantza, literatura… arlokoak). Euskal Kultur Erakundearen funtzioa Ipar Euskal...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016