Azalekoa | 2025eko Urriaren 09a

Compagnons bilakatzeko itsasuar baten ibilbidea

Ibai Etcheverria gazteak Frantziako itzulia egin du “Compagnons” federazioaren bidez. CAP-a pasa eta, “aspirant” etapa gainditu du, eta “compagnon” bilakatzeko maketa burutu du Itsasuko Herriko Etxearentzat kiosko bat eraikiz. Bere ibilbideaz elkarrekin solastatu gira.

Gure Hitza | 2025eko Urriaren 09a

Izadia su eta gar


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak,...

Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 09a

Euskal Irratiak: trantsizio digitala eta erronka ekonomikoak

Irailaren 25 arratsean, Euskal Irratiak sareak bere sartze gaualdia antolatu zuen Itsasun. Bertan, irratiko laguntzaile, hautetsi, langile eta diruztatzaileekin batera, irratien egoera eta erronkak aurkeztu zituzten, sustut beren webgune berriak eta estrategia digitala. Horrez gain, urriaren 1ean Euskal Irratiak sareko Gure Irratiak prentsaurrekoa eman zuen Baionan, bere arazo ekonomikoen berri emateko baita abiatuko duen diru bilketa kanpaina aurkezteko.

Azalekoa | 2025eko Urriaren 02a

Torturaren kontrako borroka unibertsala

ACAT elkartea (Actions des Chrétiens pour l’Abolition de la Torture) mundu osoan torturaren kontra borrokatzen da, ideologia, etnia edo erlijio bereizketarik egin gabe. Horrez gain, hiltzeko gaztiguaren ezeztapena ere sustatzen du. Gai horren inguruan solastatzeko, Bernard Contraires Baionako ACAT-eko kidearekin elkartu gira, urrian antolatzen dituzten bi ekitaldiren berri ere eman digu.

Gure Hitza | 2025eko Urriaren 02a

Palestinari bai

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen...

Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 02a

Aldaren alokairu prezioa salatzeko ekintza

Joan den astelehenean zortzi, irailaren 22an, Aldak Baionako Santespieta auzoko etxebizitza batean ekintza bat antolatu zuen, alokairuen muga arauaren zenbait urraketa salatzeko. Gehiegizko eta arrazoirik gabeko alokairu osagarria, eta urtean 10.692 euroko gain ordainketa salatu dira. Egoera hori “coliving” edo behartutako kolokazio moduan aurkezten da, jabeek etxebizitza krisia baliatuz beren irabaziak handitzeko; baina aldi berean, alokairuen mugaketari buruzko legeria...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016