Han eta Hemen | 2025eko Azaroaren 13a

Mintzalagun egitasmoa

AEKk Mintzalagun egitasmoa 2023-2024 ikasturtean abiatu zuen Ipar Euskal Herrian. Heldu den 2025-2026 ikasturtean berriz ere abiatuko du, Arbona, Miarritze eta Hazparnera zabalduz, baita haien eskualdetara ere.

Han eta Hemen | 2025eko Azaroaren 13a

Pour Que Vivent Nos Langues, kolektibotik elkartera

Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboa hezkuntza ministro ohia zen Jean-Michel Blanquerrek ezarri lizeoko erreformaren ondorio kaltegarriak salatzeko asmoz sortu zen. Orain arte kolektiboa bazen, berriki, urriaren 25ean elkarte bilakatu da.

Azalekoa | 2025eko Azaroaren 06a

Bideek bidea, bertsuek Xilaba

Ortzi Idoate Bertsularien Lagunak elkarteko sustapen arduraduna da. Bertsularitzan jostetan hasi zen, eta ostatuetan kantatzetik Aitor Sarasuarekin bertsu eskola muntatzera pasa zen. Gaur egun, Bertsularien Lagunak elkartean lan egiten du. Harekin bildu gira elkarteaz mintzatzeko baita fitesko abiatuko den Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko “Xilaba” bertsolari txapelketaz solastatzeko.

Gure Hitza | 2025eko Azaroaren 06a

Goazen Lurramara!

Biarritze ez da Parise, ez Bilbo ere. Urrun bizi diren urepeldarrak hel ditaizke oren bat eta zonbait minuta barne, Zuberoako menditarrak bi oren gabe eta gainerateko Ipar Euskal Herritarrak aise lasterrago. Gainera, Biarritzeko Irati gunean bisitariak errezebitzeko errextasun guziak badaude: ibilgailuen aparkaguneak urririk, ostatua, elikatzeko ogitartekoak eta moko-xurientzat ahotik ezin utzi apairuak. Hori guzia ez da lanik egin gabe antolatzen. Ehunka laborari eta laguntzaile aldizkatzen...

Han eta Hemen | 2025eko Azaroaren 06a

EH Bairen mobilizazio deia

EH Bai alderdi politikoak urri hastapenean ekintza bat antolatu zuen Donibane Lohizuneko bigarren etxebizitza batean, salmenta espekulatiboa salatzeko. Hari horri jarraikiz, eskuin muturra azkarki hartzen ari den indarraren parean mobilizaziora deitu du azaroaren 14an, Donibane Lohizuneko Luis XIV plazan (19:00).

Han eta Hemen | 2025eko Azaroaren 06a

Lurrama asteburu huntan

Aurten Lurrama laborantza saloiaren 20. edizioa ospatuko da, azaroaren 7, 8 eta 9an, Iratiko merkatu estalian. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak konbentzimendu osoz antolatzen duen hitzordu hau ezinbestekoa da, tokiko laborantza herrikoi eta solidarioa bizirik mantentzeko eta sustatzeko.

Aurten, Lurramak hautatu duen gaia “Bihar ere laborari” da. Laborariek funtzio anitz betetzen dituzte baserriaren munduan, eta haien jarduera herri bizi eta aktibo baten isla da. Beste arloetan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016