Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 18a

“Kanakia-Euskal Herria: herriek erabaki” mintzaldia

Emmanuel Tjibaou diputatu kanakiarra Ipar Euskal Herrira etorria zela, abenduaren 4an, Uztaritzeko Lapurdi gelan mintzaldi baten egiteko paradaz baliatu da EHBai. Peio Dufau diputatua ere gomit zela, eta diputatu kanakiarrarekin batera Euskal Herria eta Kanakiaren egungo egoeraz solastatu dira. Jenofa Berhokoirigoin kazetariak zuen mintzaldia kudeatzen.

Solasaldi hasieran, kanakiar diputatuak Bruno Carrère Uztaritzeko auzapezari bere...

Azalekoa | 2025eko Abenduaren 11a

Zigor, izen baten istorioa

Kepa Akixo, “Zigor” izengoitiarekin ezagunagoa, Miarritzen bizi eta lan egiten duen arte diziplina anitzeko artista da. Eskulturan, argazkilaritzan, margolaritzan eta olerkigintzan artzen da. Harekin elkartu gira bere ibilbideaz mintzatzeko.

Gure Hitza | 2025eko Abenduaren 11a

Gainetik heldu ez denari, elkartasunez erantzun

Azaroaren 27an, Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak Frantzia estatuan boluntarioen zerbitzu militarra sortuko dela iragarri du. Bere hitzetan, “herriarentzat altxatzeko prest den belaunaldi bat bada”.

3.000 gaztek parte hartu ahal ukanen dute egitasmo berri honetan 2026-2027 ikasturtean. Kopuru hori urtean 50.000 pertsonara igan beharko litzateke hemendik 2035era. 18 eta 25 urteren arteko neska eta mutiko frantses gazteei idekia zaie, 10 hilabeteko...

Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 11a

Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen foroa

Euskal Elkargoa sortu zelarik Batera plataforma gelditu bazen, joan den maiatzean biltzar nagusi baten bidez berrabiatu da, 2025-2028ko bide-orria adosturik. Biltzar nagusitik landa, plataforma Lurralde Kolektibitatearen edukia lantzen hasi da.

Euskal Elkargoa sortu eta 8 urtera, Batera plataformak beste aitzina pauso baten egiteko mementoa dela deliberatu du. Gogoetatzeko xedearekin, Baterak azaroaren 22an “Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea asma dezagun”...

Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 11a

Euskararen egunean, “Euskarari trufarik ez!”

Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Karia horretara, Euskal Konfederazioak “Euskarari trufarik ez” lelopean, elgarretaratzera berriz ere deitu zuen Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzaren aitzinean. Biziberritzeko euskarak behar duen hizkuntza politika eta baliabideak aldarrikatzeko bildu ziren.

Euskararen eguna kari, instituzioek eta elkarte eragileek hainbat ekitaldi, hitzaldi, ikusgarri eta adierazpen antolatu dituzte euskarari gorazarre egin eta...

Azalekoa | 2025eko Abenduaren 04a

Euskal makila belaunaldiz belaunaldi

Makilgintza familian iraunarazteko helburuarekin, Michel Harispuruk Panpi eta Petri bere bi osaben bidea hartzea erabaki du, “Harispuru makila” enpresaren segida hartuz. Hitzordua Baionako Züzülü tailerrean ginuen, baliatu gira gune horren ezagutzeko.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016