Azalekoa | 2026ko Urtarrilaren 22a
2025eko abenduaren 16an, Claire edo Argitxu Haranek Seaskari utzi zion Baionako Hôtel des Basques eraikina inauguratua izan da, nun ikasle eta sasoilariendako 16 apartemendu sortu diren, prezio eskuragarrian. Proiektu hunen inguruan solastatzeko, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariarekin elkartu gira. Hortik haratago, euskararen gaur egungo egoera ere aipatzeko parada ukan dugu, urtarrilaren 24an Seaskak mobilizatzera deitzen baitu.
Gure Hitza | 2026ko Urtarrilaren 22a
Xilaba Ipar Euskal Herriko bertsulari txapelketa azaroaren 8an hasirik urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen bururatuko da. Bertsuzaleek, negu hotzean, gela mukuru beteetan, txalo zaparraden artean, asteburuak giro beroan pasatzen dituzte. Aurtengo txapelketaren lema “Bideek bidea”, segur bertsularitzak bidea idekia duela!
Ikusgarriak herri baten historian eta kulturan funtsezkoak dira, populu baten nortasunaren oinarriak dira....
Han eta Hemen | 2026ko Urtarrilaren 22a
Urtarrilaren 9an, 2026ko Euskal Herri osoko familia egonaldi ibiltaria aurkeztua izan zen Baionan. Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete elkartetako kideak izan ziren bertan, proiektu berritzaile hori babesten duten instituzioen ordezkariekin batera, horietan Mathieu Bergé eskualdeko hautetsia (Poctefa eta Euroeskualdeko ordezkaria), Javi Arakama Euskarabidea erakundeko zuzendari kudeatzailea (Nafarroako Gobernua), Iker Goiria kanpo harremanetarako zuzendaria (Gipuzkoako Foru...
Han eta Hemen | 2026ko Urtarrilaren 22a
Laborariek joan den hilabetean mobilizazio zabala abiatu zuten behi dermatosi nodular kutsakorraren (DNC) inguruan. Nahiz behi bat hunkia izan, talde osoa hiltzea aurreikusten duen protokoloaren kontra agertu dira laborariak. Urtarrilaren 9an, beren kexua areagotu da, Europar Batasunak Mercosur-eko herrialdeekin adostu tratuarengatik. Akordio hori urtarrilaren 17an Paraguain sinatu da.
Itun honen gaitzesleen ustez, akordioak Europako laborantza saila kaltetuko du, Hego Amerikatik...
Azalekoa | 2026ko Urtarrilaren 15a
Habia kooperatibako zazpi gaztek beren etxebizitza parte hartzailea sortzea erabaki dute Irisarriko Bidartia etxaldean. Beren proiektua emeki-emeki aitzinatzen ari diren honetan, Habia kooperatibako kideekin elkartu gira, beren desafio berriaz gehiago ikasteko.
Gure Hitza | 2026ko Urtarrilaren 15a
2026rako saltoa jadaneko egina dugu, eta hara lehen hamabostaldia ere iragana zaigula. Urteko lehen bi aste horiek motz ala luzeak izan badira ere, urte berriko lehen egunetan hainbat gertakariren berri ukan dugu, baina ez urte hastapenean usaian opa direnak. Izan ere, 2026ko lehen egunak azkarki markatuak izan dira, Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Nicolas Maduro Venezuelako presidentea etaCilia Flores haren emaztea harrapatu baititu. Lehen aldiz, Estatu Batuetako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016