Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 26a

Résolab dispositiboa

Facebook, Instagram, TikTok… sare sozialak gero eta goizago presente dira gazteen artean. Egoera hunen parean, Ipar Euskal Herriko AdoEnia nerabeen etxeak “Résolab” dispositiboa plantan eman du, gazteak laguntzeko sare sozialen erabilpenean. Gai hunen inguruan egun trukaketa antolatua izan zen urtarril hondarrean Baionan. 90 parte hartzaile baino gehiago izan ziren, horietan ikertzaileak, profesionalak, irakasleak edota gazteak. Bilduriko ekarpenek haurrentzat zuzendu gida praktikoa elikatuko du

Gure Hitza | 2026ko Otsailaren 26a

Herriko bozak azken txanpan

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela...

Azalekoa | 2026ko Otsailaren 19a

Txoko elkartea, prekarietatea eta aurreiritzien gainetik

Hendaiako Txoko elkarteak, etxerik gabeko edota prekarietatean bizi diren pertsonak laguntzen ditu. Abenduan, Piarres Larzabal kolegioak elkartasun hilabetea kari, Txoko elkarteari laguntza ekarri zion. Elkarte hunen inguruan solastatzeko, kolegioko historia eta geografia irakaslea baita Txoko elkarteko kide den Xan Berasategirekin elkartu gira.

Gure Hitza | 2026ko Otsailaren 19a

Hautesleak duen boterea

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan,...

Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 19a

Max Brisson eta Aldaren arteko gatazkak

Alda, jendarte herrikoietako jendetza, familia eta pertsonen interes eta xedeak defendatzen dituen elkartea da. Urtarrilean, Ipar Euskal Herriko senatariekin harremanetan sartu zen, lurraldeko diputatuekin egin zuen bezala, alokairuen kontrola luzatzen eta hobetzen duen legea babestea eta defendatzea garrantzitsua dela jakinarazteko. Horietan, Les Républicains-eko Max Brisson senatariak bere sare sozialetan adierazi du Alda ez duela errezibituko. Azken hunek Aldaren metodoak eztabaida demokratik

Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 19a

EKE, elkarteen alde 2026an ere

Otsailaren 7an, Euskal Kultur Erakundeak (EKE) erabaki du 2026an ere elkarteendako laguntzak mantentzea, nahiz dirulaguntzak apaldu zaizkion. Orotara, 146 egitasmo babestuko ditu.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016