Azalekoa | 2026ko Otsailaren 12a
Pirinioetako kulturetan, hartzaren iratzartzeak udaberriaren itzulera eta neguaren amaiera iragarri izan ditu aspalditik. Garai paganoetatik, kristautasunaren aurretik, une berezi horiek aukera eman dute kodeak, arauak eta gizarte-hierarkiak zalantzan jartzeko. Denboraldi hau inauteria izenez ezagutzen da. Euskal Herrian eta Biarnon, betidanik bizi izan dira inauteriak eta horrela, errituen transmisioa gertatu zen, belaunaldiz belaunaldi.
Gainera, 1990ko hamarkadan, elkarte euskaldunek...
Gure Hitza | 2026ko Otsailaren 12a
Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko...
Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 12a
Urtarrilaren 30ean, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko mugaz gaindiko lankidetzan diren Europako sei proiektu estrategikoak abiarazteko ekitaldia egin zen Iruneko Ficoban. Bertan, AFOMEFeko (Mendebaldeko Eremu Funtzionala) gobernantzako ordezkari instituzionalak, POCTEFA programaren arduradunak, Europako Batzordeko adituak, proiektuak zuzentzen eta gauzatzen dituzten talde teknikoak, tokiko erakundeak eta mugaz gaindiko lankidetzaren funtsezko eragileak elkartu ziren.
Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 12a
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Seaskak heldu den urtean euskal baxoa egiteko “Har(H)itza” zikloa sortu dutela jakinarazi dute Baionan eman prentsaurrekoan. Bertan, Sophie Layus Seaskako lehendakariak, Ane Sarasua Aranberri UEUko Idazkari Nagusiak, Egoitz Urrutikoetxea Seaskako hezkuntza zuzendariak eta Oihana Galé Zamponi UEUko Ipar Euskal Herriko arduradunak parte hartu zuten.
Azalekoa | 2026ko Otsailaren 05a
IKER, Baionan kokatzen den euskara eta euskal testuen ikerketa gunea da. Urtzi Etxeberria zentroko zuzendariak bere bulegoan errezibitu gaitu, bertan eramana den lanaz gehiago ikasteko.
Gure Hitza | 2026ko Otsailaren 05a
Elizak ospatzen dituen Ganderailu eta San Bladiren ondotik, hara Santa Ageda otsailaren 5ean. Besta gogoan, Hegoaldeko herri euskaldun frangotan etxez etxe ibiltzen dira kantari eta bertsulariak. Egia erran, gehienak bezpera arratsean, bi kopla famatu hauek dioten bezala.
Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna
etxe guziak kantuz pozteko aukeratua duguna
Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz
aterik atera ohitura...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016