Gure Hitza | 2025eko Abenduaren 25a
Jadanik urte bukaera! Eta Eguberri gozatu orduko, urte berria! Holakoetan, eta urte berriaren baitan ditugun esperantzak oraino sobera barnatu gabe, joan zaigun urteari ematen ohi zaio behakoa, batzuetan iduritzen baitzaigu urtean barna ez dugula gauza handirik egin edo ikusi, hain da laster iragan. Alta ba, zernahi gertakari izan da, on eta txar. Pertsonalki aurtengo bi gertakari eder nahi nituzke hemen...
Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 25a
Euskal Hedabideak kolektiboa, euskarazko eta Ipar Euskal Herriko bost hedabideak (Herria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Kazeta.eus, Euskal Irratiak eta Kanaldude) biltzen dituen elkarte eta publizitate sail bateratua da. Ipar Euskal Herriko euskarazko hedabide horiek lagundu eta babesteko asmoz, Iparraldeko enpresei zuzendu mezenasgo kanpaina abiatua izan da.
Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 25a
Abenduaren 6an, Euskal Elkargoko kontseiluak Euskal Herriko Laborantza eta Elikaduraren Kontseilua elkarte gisa sortzeko printzipioa onartu du. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) bozka hori begi onez hartu du. Laborantza eta Elikadura Erakunde Publikoa eratzeko lehen pausu bezala ikusten du.
Azalekoa | 2025eko Abenduaren 18a
Ihintza Malharin neuropsikologoa da. Sortzez xiberutarra, gaur egun Donostian ari da lanean. Berekin elkartu gira bere lanbideaz gehiago ikasteko. Elkarrizketak aukera eman dauku psikologiaren unibertso zabalaz eta adimen artifizialaz ere mintzatzeko.
Gure Hitza | 2025eko Abenduaren 18a
Urte hondarrean ospatzen diren bestak ez ditut gostukoak. Iduritzen zait bat-batean gure ingurumena furfuria batean sartzen dela. Ez badakigu ere zer eros opariak egiten dira, ez badugu etxetik ateratzeko gogorik apairuetara abian gira, ez badugu baitezpada jateko eta edateko gogorik asebete behar gira. Horren pentsatzea ez bada kortesiaz bidezkoa, halere erraitera menturatuko naiz!
Berrikitan...
Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 18a
Azaroaren 22an, Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria kultur sariak banatu ziren Baionako Herriko Etxean. Orotara hiru saridun izan ziren, modalitate desberdinetan.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016