Han eta Hemen | 2026ko Urtarrilaren 15a
Urte berria martxan jarri den honetan, hainbat berrikuntza aitzin-ikusiak izan dira Frantziako estatuan. Huna beraz iragarria izan denez, urte berri honetan aldatuko denaren zenbait adibide.
Azalekoa | 2026ko Urtarrilaren 08a
Beñat Elizondo urruñarra, Pausuko Xaia ostatuan lanean ari da 25 urte huntan. Politikan eta musikan ere engaiatua, harekin elkartu gira bere ibilbidearen inguruan solastatzeko.
Gure Hitza | 2026ko Urtarrilaren 08a
Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz...
Han eta Hemen | 2026ko Urtarrilaren 08a
Joan den irailaren 27an, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) mugimenduko lau kideak Baionako Departamenduaren egoitzan “Euskaraz bizi nahi dugu” margotu izanagatik otsailaren 5ean, ostegunez, epaituko dituzte Baionan. Auziperatuekiko elkartasuna adierazteko, eta euskaraz bizi nahi duela aldarrikatzeko, EHEk mobilizazio masiboa antolatuko du Baionan, urtarrilaren 31n. Bi hitzordu hauen aipatzeko, abenduaren 17an Baionako epaitegi aitzinean prentsaurrekoa antolatua zen.
Han eta Hemen | 2026ko Urtarrilaren 08a
Abenduaren 13an, Heletan iragan Garapen Kontseiluaren biltzar nagusian “Iparralde 2040: bideari ekin” ekarpena bozkatua izan da. 1.800 parte-hartzaile eta 100 tailer baino gehiagorekin, ekarpen hau bi urtez lurraldean egin lanaren emaitza da, elkarte, kolektibo eta lurraldeko biztanleen ondoan, nahi den etorkizuna elkarrekin hausnartzeko.
Azalekoa | 2025eko Abenduaren 25a
Euskal-Argentina elkarteari esker abiatu ginen Hego Amerikaruntz duela zenbait urte, hango biztanle eta lurraldeari dagokienez jakin-mina pizturik.
Argentina, hedadura handikoa da, eremuz bost aldiz Frantzia, Iparraldetik hegoaldera 3.700km, ekialdetik mendebaldera 1.400km. Hain dira paisaiak miresgarriak nunizariz zaporatzekoak diren: oihan tropikalen parean ur jauzi ikaragarriak (Iguazu), mendi izoztuak (Perito moreno), pentze zabal-zabalak, dena kabala, eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016