Gure Hitza | 2025eko Abenduaren 04a
Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta...
Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 04a
Durangoko azoka urtero ospatzen den euskal liburu eta disko azoka da. Euskaraz eta euskal munduaz zerikusia duten ekoizpenen erakusketa eta salmenta da. Azokaren helburu nagusia bertako kultur sorkuntzarentzat erakusleihoa eskaintzea da. Aurten 60. edizioa ospatuko da, abenduaren 5etik 8ra.
Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 04a
2025eko World Cheese Awards lehiaketa, azaroaren 13tik 15era Bernan (Suitza) iragan da. Aldude ibarreko Etxaldia gasnategiaren lore-krematsu gasna munduko txapeldunorde izendatua izan da, 46 herritatik etorritako 5.244 gasnen aitzinetik. Ezagutza bikaina Aldudeko ibarraren bihotzean bost gasna egile artisauk soilik ekoitzitako gasnarendako.
Azalekoa | 2025eko Azaroaren 27a
Human’ISA XXVI proiektu solidarioa abian da jadaneko. Angeluko ISABTP ingeniari eskolako ikasleak Rwandara abiatuko dira 2026an, eskola gune baten eraikitzera. Bizitza markatuko dien proiektu huntaz mintzatu zauzkigu Paul Foresti eta Justine Pouyaut elkarteko ko-lehendakariak.
Gure Hitza | 2025eko Azaroaren 27a
Urri arrosa, Aste urdina, Gau beltza... Bestak eta animazioak gero eta koloretsuagoak bilakatzen ari zaizkigu, urriko hiru horiek lekuko. Urri arrosa, bularretako minbiziaren kontrako borrokaren ikur. Aste urdina, hirugarren adinekoentzat nagusiki antolatua, jarduera desberdinak proposaturik. Gau beltza, edo Arimen gaua, Omiasaindu bezperan ospatzen dena, aspaldiko ohitura Euskal Herrian, ahantzia zena eta berpizten ari dena, amerikar Halloween...
Han eta Hemen | 2025eko Azaroaren 27a
Bere proiektu-deialdien bidez, Euskal Elkargoak asmatzen, konpontzen eta berrikuntzak tokikotzen dituen belaunaldi berria argitan jartzen du. Helburua da ekonomia iraunkorra lurraldeko elkartasunarekin uztartzea, 2024-2030 garapen ekonomikoaren planaren ildotik.
Azaro hastapenean, enpresaburu eta elkarte buruek beren berrikuntzak aurkeztu zituzten. Euskal Elkargoak hamabi ekimen saritu zituen, erakutsi ausardia eta trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendua...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016