Azalekoa | 2025eko Urriaren 30a
Batera plataformak prentsaurreko baten bidez, Ipar Euskal Herriaren instituzioari buruz eramaiten duen gogoetaren berri eman du. Baterako ordezkarientzat, Lurralde Kolektibitate baten alde agertzeko heldu diren herrietako eta Euskal Elkargoko bozak hitzordu garrantzitsuak izanen dira.
Gure Hitza | 2025eko Urriaren 30a
Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura....
Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 30a
Urriaren 15ean, Bizi mugimenduko 20 bat kidek ekintza bat antolatu zuten Kanboko Herriko Etxearen aitzinean, Christian Devèze auzapezaren “6 urteko alfer egote klimatikoa” salatzeko. Herriko Etxeko aitzinaldea afixekin estali zuten, larrialdi klimatikoaren parean gogo-hiltasuna, auzapezaren “fede gaiztoa” eta 2020ko herriko bozak aitzin, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren ituna izenpetuz hartu hitzaren jatea argitan emateko.
Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 30a
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) lekuko garagarra ekoizteko lehen entseguak 2013an egin bazituen, aurtengo uztailean sortu berri da Herriko Garagarnoa elkartea. Azken urte hauetan EHLGk lagundurik, Herriko Garagarnoak azaroaren 7an ostiralez eginen du bere estreina ofiziala Lurraman.
Azalekoa | 2025eko Urriaren 23a
Claude Cabos, Koldo izengoitiz, arrantzale ohia da. Euskal ondareaz eta kulturaz maitemindurik, 30 urtez objektuak, tresnak, margolanak, bideoak,… biltzen arizana da bere emaztearekin. Gaur egun haien etxea “Koldoren museoa” bilakatua da, bildu duten guzia erakusten baitute. Koldo Cabosek bere etxera gomitatu gaitu. Atea ideki, eskaileren lehen urratsak hupatu, eta ezker-eskuin besteak beste garaiko kuadroak eta objektuak ikusi ditugu. Eskaileren puntako atea ideki, eta egongelara joan gira. Eu
Gure Hitza | 2025eko Urriaren 23a
Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.
Kezka berriak agertu dira....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016