Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 23a
Duela bi aste, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) bere urteko diru biltze kanpaina abiatu duela jakinarazi du. “Bihar ere laborari” lelopean, deialdia azaroaren 26a arte luzatuko du. Bere finantza orekarentzat ezinbestekoa du diru biltze kanpaina hau.
Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 23a
Badira orain urteak Kanbon kokatua den Marieneko funtsetan mobilizazioak iragaiten direla. Bouygues enpresak lotizamendu handi bat egiteko xedea du. Berria jakitean bazterrak inarrosi dira, Nahi Dugun Herria (Kanboko Herriko Etxeko oposizioko taldea), Lurzaindia, ELB, CADE eta OSTIA kolektiboa eremu horren artifizializazioaren kontra elkarrekin manifestazio eta ekintza anitz antolatu dituzte.
2024ko apirilean, proiektuaren aurkakoak Kanboko herriko kontseiluan sartu ziren beren kexua...
Azalekoa | 2025eko Urriaren 16a
Xavier Landart erizain laguntzaile gisa ari izana da, eta erretira etxeetan egin esku hartzeetan adineko pertsonen egoerak sakonki hunki zuen. Gaur egun, adinekoen bakartasunari aurre egiten dion Gurekin elkarteko lehendakaria da. Elkarte hunek 2024an ideki zuen adinekoendako bere lehen etxe partekatua Ahurtin. Proiektu horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Xavier Landartek.
Gure Hitza | 2025eko Urriaren 16a
Garai ilunak bizi ditugu. Munduko injustiziak pilatzen ari dira, eta gurean ere ez gira libratzen. Elkarretaratzeak geroz eta ugariagoak dira. Erran behar da azken egunetako berriak ez direla onak izan. Palestinarren genozidioa, Ukrainako gerla, egoera soziala eta politikoa, Frantzia estatuaren buru direnen eskuketak, gure lurraldeari dagokionez, espekulazioak, auziak, euskararen...
Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 16a
Urriaren 7an epaituak izan dira iazko Korrikan immigranteak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga zeharkatzen lagundu zituzten militanteak. Baionako tribunalaren aitzinean 100 bat pertsona elgarretaratu ziren beren sustengua adieraztera, “J’accuse” kolektiboak deiturik.
Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 16a
Ipar Euskal Herrian espekulazioaren kontra protestatzeko, iaz Hazparneko Puyo etxe agentzia okupatua izan zen. Ekintza hunengatik, irailaren 30ean zazpi ekintzaile epaituak izan dira Baionako auzitegi korrekzionalean. Egoera hori salatzeko, besteak beste irailaren 27an Donoztiritik Hazparnerako bidean auto-karakol operazioa egin zen, eta auzi egunean elgarretaratzea epaitegi aitzinean.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016