Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 05a

Euskararen koofizialtasuna

Euskararen larrialdi egoeraren parean, Euskal Konfederazioak barne gogoeta sakona eraman du, egoeraren irakurketa partekatua egiteko, baita etorkizuneko erronkak finkatzeko. Hortik, euskararen koofizialtasunaren aldarrikapenari bultzada berria ematea ezinbestekoa dela atera da.

Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 05a

Mugaziklo proiektua

Pirinio Atlantikoetako eskualdea, Ipar Euskal Herria-Aturriko mugikortasunen sindikatuarekin batera, Mugaziklo europar proiektuan lanean ari da. Proiektu hunek, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugaz gaindiko lankidetza-programa anbiziotsua, Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako lurraldeen bihotzean mugikortasun aktibo eta jasangarriak sustatzea du helburutzat.

Azalekoa | 2026ko Urtarrilaren 29a

Tantoz tanto, emazteen pilota lehen lerrora

Xalbador kolegioaren egoera ekonomiko gorabeheratsuari aurre egiteko, kolegioaren baloreekin bat egiten duen ekimen inportantea iraganen da otsailaren 8an Itsasun, lehen aldiz Emazteen Binakako Txapelketa Nagusiko partida jokatuko baita Ipar Euskal Herrian. Antton Moustirats kolegioko burasoarekin horren inguruan solastatu gira.

Gure Hitza | 2026ko Urtarrilaren 29a

Totalitarismoa, urrats handiz

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu,...

Han eta Hemen | 2026ko Urtarrilaren 29a

Euskarazko eta euskararen irakaskuntzaren bilana

dituen “Euskarazko eta euskararen irakaskuntza: 2004-2025 arteko bilakaera eta 2025eko eskola sartzearen bilana” deitu txostena berriki plazaratu du. Irakaskuntza publikoa, katolikoa eta Seaska dira aztertuak izan. Datu horiek eta dokumentua bera Hezkuntza Ministerioarekin berretsiak dira. Txostenaren hurbilagotik ikustera joan gira.

Han eta Hemen | 2026ko Urtarrilaren 29a

Euskararen Barometroa

Frantziako legediaren arabera, lurralde-hizkuntzen eskumena partekatua da, eta ondorioz, instituzio maila guziek ardura dute haien garapenean. Herritarrek hurbilen duten administrazioa izanik, herriak funtsezko eragileak dira hizkuntza horien sustapenean. Hortan oinarriturik eta herriko bozak martxoan iragan beharrak direla eta, Euskal Konfederazioak “Euskararen aldeko engaiamenduaren barometroa” plantan eman du, 5 ardatzen inguruan banatu 20 neurri konkreturen inguruan eraikia.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016