Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 02a
Itsasuren, Uztaritzeren eta Donibane Garaziren ondotik, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Baionan antolatuko du aurtengo Aberri Eguna, apirilaren 5ean. “Bagira” prozesutik abiaturik, eta laugarren urtez segidan, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Euskal Herriaren aldeko eguna molde bateratuan eta elkartuan ospatuko du. “Euskal Herria, etorkizuna, itxaropena” izanen da aurtengo leloa. Hitzordua Roland Barthes zelaigunean emana da, Xaho kaian. Bertan jarriko den karparen azpian, b
Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 02a
Urtero bezala, Sarako idazleen biltzarra Pazko garaian iraganen da, apirilaren 5, 6 eta 7an hain zuzen ere. Aurtengo lema “Kultura landu, herria josi” izanen da. Anne Marie Lagarde eta Marikita Tambourin-ek biltzar sariak eskuratuko dituzte.
Biltzarrak literatura maite dutenei eta sorkuntzaren munduan ari direnei elkartzeko parada eskaintzen die, besteak beste idazle, argitaletxe eta artistekin. Hiru egun horietan liburu azoka, liburu aurkezpenak, egun profesionala, ikuskizuna eta...
Azalekoa | 2026ko Martxoaren 26a
Ihintza Marguirault Arrosagaray ziburutarrak euskaldunen eta mikmaken arteko interindigenitatearen azterketari buruzko tesia egin du, 9 urteko lanaren ondotik. Iazko azaroan, Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria saria eskuratu du lan horrentzat. Bere ibilbideaz eta tesiaz hitz egiteko, Euskal Museoaren liburutegian elkartu gira, han ari baita dokumentalista bezala lanean.
Gure Hitza | 2026ko Martxoaren 26a
“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu...
Han eta Hemen | 2026ko Martxoaren 26a
Ipar Euskal Herriko 147 herritan lehen itzulitik kontseiluak osatuak izan baziren, 11 herritan berriz bozkatu behar zen. Aitzineko igandean lehen agertu ziren zerrendek bigarrenean berdin segitu dute, salbu Baionan eta Biarritzen fusioak iragan dira.
Azalekoa | 2026ko Martxoaren 19a
Ipar Euskal Herriko 158 herrietako hautesleak joan den igandean bozkatzera deituak ziren. Garaian herriko bozek bazterrak pizten bazituzten, 2026an ez da horrela izan. Herri batzuk kontseiluen osatzeko zailtasunak ukan badituzte, lortu da Ipar Euskal Herriko herri guzietan zerrendak aurkeztea.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016