Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 23a

Alain Iriart Euskal Elkargoko presidente berria

Herriko bozen bigarren itzuliaren ondotik, Euskal Elkargoko lehen osoko bilkura iragan da, presidentea bozkatu behar zen, Alain Iriart Hiriburuko auzapeza da hautatua izan.

Apirilaren 11n Euskal Elkargoan Ipar Euskal Herriko 158 herrietako 232 hautetsi bildu dira, zenbaitzuk aitzineko kargualdian ibili badira, beste batzuk lehen aldikoz parte hartu dute.

Holako gertakarietan ohi den bezala hautetsi zaharrenak du bilkura kudeatzen, Louis Labadot (82 urte) Mauleko auzapezak du...

Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 23a

Maiatzaren 1eko aldarrikapenak

Heldu den ortziralean iraganen da langileen nazioarteko eguna. Karia horretara mobilizazioak antolatzen direnean, Ipar Euskal Herriaren kasuan CGT, FSU, LAB eta Solidaires intersindikalak elkarrekin mobilizatzera deitzen dute.

Azalekoa | 2026ko Apirilaren 16a

Baionako bizikleta tailer solidarioa

Txirrind’Ola elkarteak bizikleta egunerokoan sustatzea du helburutzat. Baionan kokatua, hainbat aktibitate proposatzen ditu, besteak beste konponketak, salmentak edota bizikletez ibiltzen ikasteko kurtsoak. Alice Cornou Txirrind’Olako koordinatzailea da, eta elkartearen inguruan solastatu zaigu.

Gure Hitza | 2026ko Apirilaren 16a

SOS arrazakeria!

Herriko bozen biharamunean entzun diren gertakari batzuek historiaren garai ilunak gogorarazten dituzte. Bally Bagayoko, jatorriz maliar familiakoa, lehen itzulitik Saint-Denis hirian (156.149 jende) auzapez hautatua izan delarik, hitz iraingarriak entzun eta irakurri dira. Bere agintaldiaren hasieratik, arrazakeriaren biktima da.

Azken denbora hauetan ikusten da eraso arrazista anitz badela, bereziki emigrazio familietatik jalgitzen...

Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 16a

Euskarazko irakaskuntzaren bilakaera

Martxo hondarrean, Seaska, Ikas Bi, Euskal Haziak eta Biga Baik prentsaurrekoa eman zuten Baionan, Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzaren bilakaerari buruz duten kezkaren berri emateko.

Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 16a

Ça colle au basque egitasmoa

Martxoaren 30ean, Etxepare Euskal Institutuak Ça colle au basque egitasmoaren 2026ko programa aurkeztu zuen Miarritzen. Bertan, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, egitasmoan lankide diren hainbat eragileren ordezkariek eta 2026ko programan protagonista izanen diren dozena bat artista eta eragileek parte hartu zuten.

Ça colle au basque arnas luzeko egitasmoa...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016