Azalekoa | 2026ko Maiatzaren 21a

Zirkoaren artea denen eskura

Aurten ere eta seigarren aldiko, Oreka zirkoak “Zirko festibala” antolatuko du Baionan, heldu den ekainaren 3tik 14ra, egitarau aberatsarekin. Elkarte antolatzaileak urtean zehar eramaten duen lanaz eta festibalaren inguruan xehetasun gehiagoren ukaiteko, Andrea Pebet eta Doriane Billard-ekin elkartu gira.

Gure Hitza | 2026ko Maiatzaren 21a

Orroka

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua,...

Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 21a

BATERA plataformaren biltzar nagusia

Urte arrakastatsua

Maiatzaren 9an Itsasun iragan Bateraren biltzar nagusia parada izan da plataformaren basearen berraktibatzeko eta pasa den urtearen bilana egiteko. Urte hau bereziki markatua izan da etorkizuneko lurralde kolektibitatearekin, Baionan iragan zen foroan gogoetak eramanak izan ziren eta herriko zein elkargoko hauteskundeetako hautagaien sentsibilizazio lanak.

Urtean zehar egin diren gogoetek eta eztabaidek Lurralde Kolektibitate baten alde pizten...

Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 21a

Bihar Kongresua

Garabide, Soziolinguistika Klusterra, Taupa Euskaltzaleen Mugimendua eta Plazara elkarlanean, irailaren 23tik 26ra, munduko hizkuntza gutxituen inguruko lau eguneko Nazioarteko “Bihar” Kongresua iraganen da Bilbon, Irunen eta Hendaian.

Proiektu hunek Eusko Jaurlaritzako Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Beasaingo Udala, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Kultur Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gipuzkoako Foru...

Azalekoa | 2026ko Maiatzaren 14a

Joseba Sarrionandia Hazparnen

Hazparne Aldeko Irakurketa Klubak (HAIK) gomitaturik, maiatzaren 22 eta 23an Joseba Sarrionandia Hazparnera jinen da. Horren inguruko berri gehiagoren ukaiteko, Txomin Heguyrekin solastatu gira.

Gure Hitza | 2026ko Maiatzaren 14a

Pobrezia gainditu

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016