Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 14a

Etxepareko ikasleek baxoa euskaraz

Maiatzaren 5ean, Etxepare lizeoko ikasleek prentsaurrekoa eman dute lizeoan bertan, ekainaren 12an pasatu behar duten baxoko froga euskaraz eginen dutela jakinarazteko.

Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 14a

Herri Haitadaren 4. edizioa

Maiatzaren 23an berriz itzuliko da Ainhoa, Bera, Etxalar, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiren arteko “Herri Haitada”, bere 4. edizioarekin. Karia horretara, proba desberdinak antolatuko dira, nun kultura, kirola eta ohidura zaharrak nahasiko diren. Euskarak ezinbesteko presentzia ukanen du, hori baita mugaz gaindiko sei herri horiek elkartu eta lagun egiten dituena.

Horren berri emateko, maiatzaren 4an sei herrietako antolatzaileek aurkeztu zuten ekimena,...

Azalekoa | 2026ko Maiatzaren 07a

EREINez, euskal musika loratuz

Ipar Euskal Herriko artistak, ostalariak, gaztetxeak, besta komiteak eta festibal antolatzaileak bildurik sortu da EREINez elkartea, besteak beste SACEM erakundearekiko ezjakintasunak bultzaturik. Tokiko musika hobeki identifikatzea, ulertzea eta baloratzea du xedetzat. Egun koordinatzaile lanetan ari den Mattin Rafurekin elkartu gira, elkarte huni buruz xehetasun gehiagoren ukaiteko.

Gure Hitza | 2026ko Maiatzaren 07a

Euskarari bai, murrizketei ere bai…

Berria fite hedatu da: apirilaren 27an, Urruñako herriko kontseiluko lehen osoko bilkuran, 26.500 euroko diru murrizketa bozkatua izan da elkarteen diru laguntzetan. Besteak beste Seaska da kaltetuena izanen, Urruñak emanen dien laguntza 22.000 eurotik 2.500 eurora pasako baita, hau da %89 gutiago. Oro har, euskararen aldeko diruztatzean %71ko apaltzea izanen da. Seaska kaltetzeaz gain, AEK, Euskal Konfederazioa, Uda Leku eta Hazia elkartea bezalako egiturak ere kaltetuak izanen...

Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 07a

EKEren biltzar nagusia

Euskal Kultur Erakundearen (EKE) eginkizun nagusia Ipar Euskal Herriko elkarteak laguntzea da. Elkarte horiek diruz sostengatzen ditu ikusgarriak antolatzeko, gogoeta-prozesuak bultzatzeko edota agenda osatzeko, adibidez. EKEren baitan, besteak beste, kantugintza, antzerkia, bertsolaritza, dantza eta literatura arloko elkarteak biltzen dira.

Horrez gain, Estatua, Akitania Berria, Departamendua eta Euskal Elkargoa EKEren...

Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 07a

Euskal Elkargoa osatua

Apirilaren 24an, Euskal Elkargoko osoko bilkuran Ipar Euskal Herriko 158 herrietako hautetsiek exekutiboko 15 lehendakariordeak, 9 ordezkari tematikoak eta poloetako 10 ordezkariak hautatu dituzte, baita kontseilu iraunkorreko bertze kideak ere.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016