Azalekoa | 2026ko Ekainaren 11a

Artea sufrimenduaren erdian

Amaia Hennebutte eta Fabrice Jacob Kiribil konpainiako kideak dira. Maiatzean hiru aste pasa dituzte Ukrainan, gerla giro latzean sorkuntza, irudimena, alaitasuna eta irri izpiak eskaintzera. Betirako markatu dituen abentura hori kondatu daukute.

Gure Hitza | 2026ko Ekainaren 11a

Egin dezatela bide!


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak...

Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 11a

Aurrerapausoa euskarazko baxoarentzat

Hilabeteetako eztabaida politiko eta teknikoaren ondotik, Édouard Geffray Hezkuntza Nazionaleko ministroa, maiatzaren 20an eskualdetako hizkuntza eta kultura ikerketa taldeak antolaturiko entzunaldi batean izan zen, Paul Molac eta Peio Dufau ko-lehendakariak direla. 50 parlamentarik izenpeturiko gutuna ere eman zitzaion ministroari, eskualdetako hizkuntzak, besteak beste euskara eta okzitaniarra irakasteko jartzen diren oztopo administratzaileak kentzea galdeginez.

Ipar Euskal Herriko...

Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 11a

Hiruko Ituna berritua

Maiatz erditsuan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Foru Komunitateko bigarren lehendakariordea, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak eta Maider Behoteguy Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariak, euskararen sustapenean lankidetzan segitzeko Hiruko Ituna berritu zuten Donostian. Sinatua izan den protokoloa 2026-2030 eperako izanen da.

Protokolo hunen xedea...

Azalekoa | 2026ko Ekainaren 04a

Elkartasunez, eritasunari buru egin

Goxa Leku elkarteak minbiziaz hunkiak diren pertsonak eta beren ingurukoak laguntzea du xedetzat. Orain arte egoitza Senperen kokatua bazen, berriki Hazparnen antena berria idekia izan da. Otsailean elkartean sartu den Aurélien Garciarekin mintzatu gira; osagarri ofiziokoa da, 8 urtez erradioterapian arizana, eta pazienteen laguntzan baita laguntza-zainketetan formatua.

Gure Hitza | 2026ko Ekainaren 04a

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016