Azalekoa | 2026ko Apirilaren 30a
I-ENER Ipar Euskal Herriko elektrizitate ekoizlea da. Donibane Garazin kokatua, herritarren energia ekoizpena bultzatzea du xedetzat, energia berriztagarriak garatuz. Orain arte enpresa baldin bazen, martxoan kooperatiba bilakatzearen erabakia hartu da. Horren inguruan solastatzeko, Iban Lacoste eta Bixente Mateo langileekin mintzatu gira.
Gure Hitza | 2026ko Apirilaren 30a
2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun...
Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 30a
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 7. edizioa ekainaren 6an iraganen da larunbatarekin. Argia astekaria eta Ziburuko Baltsan elkartearen arteko elkarlanaz antolatua da.
Azoka iragan baino hilabete bat lehenago, Azokaroa iragaiten da. Azokaren atariko gisan, tokiko elkarte batzuekin elkarlanean eta euskara hutsezko sorkuntzaren inguruan, Ziburuko Azokari hedadura handiagoa ematea eta auzo herrietan euskaraz bizi nahi dutenei euskarazko literatura eta kultura gozatzeko...
Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 30a
Apirilaren 10ean, Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Maider Behoteguy Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakariak beren engaiamendua berriz ere baieztatu dute Baionan, euskara elkarlanean sustatzeko asmoz.
Helburu horri jarraikiz, Ipar Euskal Herrian 2,47 milioi euro bideratuko dira aurten, iaz baino 540.000 euro gehiago.
Eragile pribatuen lana diruz laguntzeaz gain, bi erakundeek elkarrekin lanean segituko dute hainbat...
Azalekoa | 2026ko Apirilaren 23a
Urtero bezala, Herria astekariak bere biltzar nagusia egin du, astero idazten duten kronikari eta berri emailez inguraturik. Hitzordua apirilaren 10ean emana zen, Bidarraiko Arrume gelan. Peio Jorajuria Herriako lehendakariaren sar hitzaren ondotik, Jean Michel Anchordoquy Bidarraiko auzapezak ongietorria egin du, azpimarratuz plazera zela denak Bidarrain errezibitzea. Ainhoa Etxenike idazleburuak urteko bilana eginik, Herriaren egoera kezkagarriaren inguruan trukatu eta eztabaidatu da.
Gure Hitza | 2026ko Apirilaren 23a
Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016