Azalekoa | 2026ko Apirilaren 09a

Kokaleku berritzailea eta bioklimatikoa

Amalurra deitu bizigunea laster Luhuson idekiko da, Jean-Pierre Harriet auzapez ohiarekin bildu gira hobeki jakiteko gune horren xedea zein den. Arnaud Simon kudeaketa hartuko duen makearrarekin ere solastatu gira. Bisita egin dugularik ofizialeak xinaurri lanetan ari ziren, obrek beranta hartua zutela.

Gure Hitza | 2026ko Apirilaren 09a

Korrika aitzin-gibelka

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en...

Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 09a

Euroeskualdearen esku aldaketa

Martxoaren 10ean Gasteizen iragan den Euroeskualdearen biltzar nagusian. Nafarroako gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko presidentetzaren aldaketa iragan da. 2024tik instituzio horretan Nafarroak zuen lehendakaritza postua, baina oraindik goiti eta 2028a arte, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak du segida hartu. María Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteakmakila eskaini dio sinbolikoki.

Horrez gain, besteak beste 2026rako aurrekontu berria onartua...

Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 09a

Sarako Idazleen Biltzarrean emazteak ohoretan

Joan den asteburuan iragan da Sarako Idazleen Biltzarra, apirilaren 5etik 7a arte. “Kultura landu, herria josi” lemapean, aurtengo edizioa arrakastatsua izan da, jende anitz bilduz antolatutako liburu azoka, liburu aurkezpen, egun profesional, ikuskizun eta erakusketetan. “Azken hamarkada hauetan, emaztetze urrats emankorra ezagutu du euskal literaturak” dio Itxaro Bordak. Hain zuzen, Anne Marie Lagarde eta Marikita Tambourinek dute aurten biltzar saria eskuratu, beren engaiamendua...

Azalekoa | 2026ko Apirilaren 02a

Euskara, kultura, liburuak… Et’abar!

Aines Haristoyk Hazparnen kokatu Et’abar ostatu liburu denda ideki du iaz. Euskara, kultura eta partekatzearen elkargunea izatea du xedetzat. Proiektu hunen eramailearekin elkartu gira, horren inguruan solastatzeko.

Gure Hitza | 2026ko Apirilaren 02a

Aste Saindua eta Pazko

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016