Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 04a

Herria astekaria kenka txarrean

Lerro hauek idaztean, 82 urte ospatuko dituen Herria astekari hunek garai zailak bizi ditu. Azken bi urtetan kontuak gorrian izan ondotik, egoerak hala segitzen badu, etorkizuna ez da bermatua izanen.

Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 04a

Herria astekaria eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza

Herria astekariak eta Euskaltzaindiak egitasmoa bideratzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute maiatzaren 29an, Baionako Herriko Etxean. Peio Jorajuria Herria elkarteko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute hitzarmena.

Euskaltzaindiak maiatzeko osoko bilkura bertan egin du eta Pantxo Etchegaray Herriko Etxearen Hizkuntza Politikarako arduradunak euskaltzainei harrera egin die.

Izenpetua izan den akordio horri esker,...

Azalekoa | 2026ko Maiatzaren 28a

Beskoitze, ikastola berriaren atarian

Borroka luze baten ondotik, Beskoitzek ikastola berria ukanen du negu huntan, egungo ikastolatik eraikitze lanak ikusten ahal direla. Haur eta helduak gogo handiz prefabrikatuetatik lau paretaz inguraturiko ikastolara salto egitea goaitatzen dute. Horren inguruan mintzatzeko, ikastolako buraso eta irailetik zuzendaria den Lea Machinandiarenarekin elkartu gira.

Gure Hitza | 2026ko Maiatzaren 28a

Gazteak eta gu


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen...

Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 28a

54. Udako Ikastaroak

Maiatzaren 19an, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) arnasgune akademiko eta euskaldunen topagunea den 54. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu Baionan. Aurtengo Udako Ikastaroek hilabete bat iraunen dute, ekainaren 11tik uztailaren 10era. Hainbat eragilerekin elkarlanean, orotara 23 jardunaldi eta ikastaro antolatuko dira, euskal jendartean garrantzitsuak diren gaien inguruan gogoetatzeko asmoz.

Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 28a

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 7. edizioa

Baltsan elkarte ziburutarrak eta Argia astekariak antolaturik, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka ekainaren 6an larunbatarekin itzuliko da, bere zazpigarren edizioaren ospatzeko. Aurtengo leloa “Euskaraz baikara” izanen da eta Beñat Oihartzabal idazle, hizkuntzalari eta irakaslea omendua izanen da.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016