Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 25a

Aldaren defentsa trabatua

2020ko urrian sortu zenetik, biztanleen eskubideak defendatzen dituen Alda elkarteak Ipar Euskal Herriko 5.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu eguneroko arazoetan. Astero, 450 dosier tratatzen dituzte Baionan, Donibane Lohizunen eta Hendaian banaturiko boluntario taldeek. Laguntza administratiboak, teknikoak edo juridikoak eskaintzen dituzte etxebizitzari lotu arazoekin, baina baita eguneroko bizitzako beste arlokoekin ere, lan mundutik kanpo.

2025eko abuztuaren 8an, Aldak...

Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 25a

Euroeskualdearen “Empleo Egunak” ekimenak aipamen berezia

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak “Mugak gaindituz Europa eraikitzen” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeen Sariko aipamen berezia jaso du, Europako Eskualdeen Batzordearen eskutik.

Saria “Empleo Egunak” ekimenarentzat izan da. Egitasmoak mugaren bi aldetako administrazioak leihatila bakar batean biltzen ditu, mugaz gaindiko langileei informazioa eta orientazioa eskaintzeko.

Ekimen hori LANEAN proiektuaren barnean garatzen da, Interreg POCTEFA AFOMEF...

Azalekoa | 2026ko Ekainaren 18a

EHZ, 30 urte herria egiten

Ekainaren 26, 27 eta 28an, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibal famatuak bere 30. kandela ufatuko du Arberatzen. Edizio berezi hori liburu, podcasta eta dokumentalarekin markatua izanen da. Horren inguruan solastatzeko, aspalditik festibaleko laguntzaile eta egun langilea den Aitor Servier Etxexurirekin elkartu gira.

Gure Hitza | 2026ko Ekainaren 18a

Oasiak

Duela hiru aste, Edgar Morin pentsalari handia betirako joan zaigu. 104 urte zituen. Pentsalaria izateaz gain, soziologo eta filosofoa zen, humanista, pentsamolde eta jende orori idekia. “Konplexutasunaren pentsalari” gisa ezagutua zen, gaur hainbeste hedatuak diren karikaturak eta bi sosetako jujamenduak hastio zituela. “Zubien eraikitzaile” izan behar genuela zioen askotan, “haurridetasun oasien” sortzaile. Gaur egun bere trenpuko pentsalari guti...

Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 18a

Marieneko borroka beti aitzina

ELB sindikatuak, Lurzaindiak eta OSTIAk joan den igandean mobilizazio deialdia zabaldua zuten, goizean goizik Marieneko pentzera jende andana hurbildu da. Egun batzuk lehenago, 53 ardi eta asto bat, laborariek emanak, Marieneko funtsetan sartuak izan ziren. Igande goizean ofizialeak etorriak ziren arditegiaren muntatzeko behar ziren tresna guziekin, goizarekin lana aitzinatua bazen, arratsaldean hor ziren guziekin lana burutu da. Bidetik eraikin ederra ikusgai da, behar-orduan desmuntatzen...

Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 18a

Donibane Lohizuneko ur araztegi berria

Ekainaren 9an, Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakaria, Eneko Aldana saneamenduaren ardura duen lehendakariordea eta Mathieu Duhamel Baionako suprefeta 2028an abian izanen den Donibane Lohizuneko Artxiloa araztegian izan dira, Jean-François Irigoyen auzapeza hor zela. Proiektu hunek ur zikinak tratatuko ditu eta bainatzeko uraren kalitatea hobetuko.

1984an martxan jarri zen egungo araztegia kostaldearen gibelatzearen mehatxupean da. Gainera, bere edukiera-mugara heltzen ari...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016