Azalekoa | 2026ko Uztailaren 02a
Peio eta Pantxoa bikote kantari famatua oholtzara berriz ere itzuli da, egin ibilbide luze eta bereziari merezi zaion bukaera emateko. 2027ko urtarrilean Bilbon beren historiako azken bi kontzertuak emanen badituzte, anartean bira bat abiatua dute. Bi kantariekin elkartu gira horren inguruan mintzatzeko.
Gure Hitza | 2026ko Uztailaren 02a
Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.
Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez...
Han eta Hemen | 2026ko Uztailaren 02a
LABek galdeginik, sindikatua ekainaren 17an Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakariarekin elkartu da. Sindikatuak Ipar Euskal Herrirako egitura sozioekonomikoa eta langileentzako negoziazio kolektiborako guneak sortzeko urratsak egitea galdetu dio Euskal Elkargoari.
Han eta Hemen | 2026ko Uztailaren 02a
Uda oroz ateraldi berezi bat antolatzen du Euskaltzaleen Biltzarrak Hegoaldera buruz. Atseginezko ateraldia, autobusaren bete joanik. Aurten Goierri da bisitatuko, Gipuzkoan. Uztailaren 23an eginen da, ostegunez.
Azalekoa | 2026ko Ekainaren 25a
Euskal Herriak jasan duen hondamen bortitzenetarik bat ez ote da izan 1936 eta 1937an jasan duena Franco diktadorearen manuz eta alemanek egindakoa? Euskal Herriaren kontrako erasoaldiak hasi zirelarik, Gipuzkoako eta Bizkaiko milaka haur eta emazte erbesteratuak izan ziren eta itsasontziz asko bildu ziren Frantziara, Bretainia Handira, Belgikara eta ere Oleron ugartera. Euskal Iparralde huntarat ere etorri ziren Irunen muga pasaturik Jatsu eta Donibane Garazira. Ondorioz 34 haur, 6 eta 13...
Gure Hitza | 2026ko Ekainaren 25a
Baxenabartarrek ezagutzen dute Larzabaleko Ezpeletenea ostatu-jatetxea, zointan denboran hainbertze eztei apairu zerbitzatuak izan diren. Azken urte hauetan arrakasta bildua du kultur ekitaldiekin. Ekainaren 13an, Eñaut Etxamendiren lagunek muntatu kantu bazkaria miresgarria izan da, bazkaritik haste, gauza guziak hain ziren untsa prestatuak eta jendeak oro kantatzeko gaitzeko gogoarekin etorriak. Gérard Ihidoy, Peio Zabaltza, Jojo Bordagarai eta Jean-Mixel Bedaxagar barne, bertze kantari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016