Gure Hitza | 2025eko Ekainaren 19a
Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta...
Azalekoa | 2025eko Ekainaren 19a
IKAS euskal pedagogia zerbitzua da. Euskararen Erakunde Publikoa eta Hezkuntza Nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, IKASek ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen du eta lau sareren federazio egitura da (hastapenean sare publikoa eta pribatuarena, gaur egun ikastolena eta AEKrena ere). Uztaritzeko egoitza bisitatu, eta hainbat langilerekin trukatu ondoren, Aines Dufau Lakaberatz zuzendari amikuztarrarekin solastatu gira.
Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 12a
Euskal Elkargoa bere lurralde proiektuan engaiatu da lurraldeko ibai eta ur-lasterren kalitatea hobetzeko, bereziki hondakin urak ingurune naturalera arribatu aitzin tratatzen dituzten saneamendu ekipamenduak modernizatuz. Helburu horri erantzuteko eraiki da Senpereko araztegi berria, maiatzaren 28an inauguratu dena hain zuzen ere. Ekipamendu moderno horri esker, Sara eta Senpereko ur zikinak hobeki tratatzen dira, Urdazubira arribatu aitzin. Ibai garbiagoa eta natura babestea ahalbidetzen du.
Azalekoa | 2025eko Ekainaren 12a
ErrobiL Itsasun plantatua den berrerabilpenerako leku soziala da, konponketaz ere arduratzen dena. Herritarrek, Herriko Etxeek eta Euskal Elkargoak babestu interes orokorreko proiektua da. Maiatzaren 17an iragan zen inaugurazioak, Errobi lurraldeko proiektu kolektibo baten garapena markatu zuen. Gehiago ikasteko, Larresoroko Pantxo Paparamborde Belin proiektuaren bultzatzailearekin elkartu gira.
Gure Hitza | 2025eko Ekainaren 12a
Udako sasoia hurbiltzen ari dela eta, aldi bat gehiago entzuten da bereziki ostatuek, jatetxeek eta saltegiek langileak eskas dituztela. Anitzetan lana betebehartzat hartzen da, alta bizitzan, izan garapen pertsonalean ala profesionalean, bultzatzailea da. Lanak gure mugak gainditzera eta etengabe ikastera behartzen gaitu. Lanera joaiteko indarra egin behar da, baina lanak independentea izaiteko aukera emaiten du. Dirurik gabe, bizirauterik ez!...
Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 12a
San Telmo Museoa, Donostiako Alde Zaharrean kokatua den museo etnografiko eta historikoa da. Aurten proposatzen dituen 3 erakusketa berri hurbilagotik ikustera joan gira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016