Azalekoa | 2025eko Ekainaren 05a
Urtero bezala, Herria astekariaren biltzar nagusia iragan da, aldi huntan maiatzaren 23an, Uztaritzeko Lapurdi gelan. Orotara 30 bat pertsona bildu dira bilanaren egiteko, iazko urte mugimendutsuaren inguruan solastatu da.
Gure Hitza | 2025eko Ekainaren 05a
Herriaren urteko biltzar nagusia berriki iragan da, astero erregularki eta serioski elikatzen dutenekin. Hori da astekari hunek duen aberastasun handiena: 30-40 bat bolondreseko sarea. Harrigarria da ikustea nola laguntzaileak prest diren hainbat urtez ematea. Eman hartu aitzin, eman trukean hartzen ez bada ere. Iduritzen zait balore hori galtzen ari girela. Ez dakit gazteen artean boluntariogorik oraindik baden...
Denbora hartu artikulu baten...
Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 05a
Maiatzaren 7an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Arnaud Fontaine kirol azpiegituren ardura duen lehendakariordeak, Charles Massondo Donapaleuko auzapezak, Emilie Dutoya Akitania Berria Eskualdeko hautetsiak, Jean-Jacques Lasserre Departamendu kontseiluko lehendakariak eta Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako Prefetak, Amikuzeko kiroldegi berria estreinatu dute. Klubetako 1.500 kideen eta ikastetxeetako ikasleen beharrei erantzuten die.
Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 05a
Abenduan, euskarazko linguistika esperimentalaren ikerketa lerroa abiatu du Baionako IKER ikerketa-zentroak. Bertan, Arrate Isasi-Isasmendi ikertzaileak aztertuko du haurrek nola hartzen duten hizkuntza bat edo gehiago, beren ingurunearen arabera, eta horretarako teknika berritzaileak erabiliko dira, hala nola elektroentzefalografia.
Azalekoa | 2025eko Maiatzaren 29a
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua parte-hartze demokratikoko elkartea da. Jendarte zibileko eragileak biltzen ditu, lurraldearen ildo estrategikoetan laguntzeko, oraina ulertzeko eta etorkizuna pentsatzeko. Etorkizuna eraikitzeko, Ipar Euskal Herriko biztanleei "Iparralde 2040" ariketa kolektiboa proposatua zaie. Gehiago jakiteko, Ximun Carrère Garapen Kontseiluko ko-zuzendariarekin elkartu gira.
Gure Hitza | 2025eko Maiatzaren 29a
Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016