Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 08a
Apirilaren 22an, Cristina Laborda Irungo auzapezak, Jean-François Irigoyen Euskal Elkargoko Mugikortasun sindikatuko lehendakariak, Joseba Erremundeguy Europa eta mugaz gaindiko lankidetza kontseilari ordezkariak eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak, mugaz gaindiko 15 autobus ibilbidearen abiatze arrakastatsua goretsi dute. Aurtengo urtarrilaren 6an, TXIK TXAK sarearen berritzearekin, mugaz gaindiko 31 ibilbide ohia, 15 ibilbidea bilakatu da, %77 bidaiari gehiago zenbatu dira.
Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 08a
Kanboko herri sartzean den Marienea funtsetan, Bouygues-ek etxebizitza proiektu erraldoia burutu nahi du, 3,7 hektarea laborantza lur betonatuko lituzkeenak, 3.000.000 euroren truke. Horren salatzeko azken urte hauetan mobilizazio desberdinak iragan dira. Apirilaren 30ean, ELB, Lurzaindia eta OSTIA sareko kideek prentsaurrekoa eman dute, "Nahi dugun herria" Kanboko Herriko Etxeko oposizio taldeko eta Collectif des Associations de Défense de l'Environnement (CADE)-ko ordezkariak beren sustengua e
Azalekoa | 2025eko Maiatzaren 01a
Laborari belaunaldien arraberritzeko tresna falta eta laborantza mundutik heldu ez direnei tresna berria proposatzeko asmoz, Trebatu elkartea sortu zen. Elkarte huni buruz gehiago ikasteko, Maiena Etcheverry langilearekin elkartu gira.
Gure Hitza | 2025eko Maiatzaren 01a
Fermin Erbiti kazetariak liburu bat idatzi du Iñaki Perurena Leitzako gizon ospetsuaz. Zinezko gizon harrigarria, ikasi eta trebatuaren bortxaz 300 kiloko harria lurretik bizkarrera altxatzera heldu izan dena! Interesgarria ere bai, Goenkale telesailetan bertsulari, antzerkilari eta jokolari dohainak erakutsi ukan dizkigun artista. Loria da funtsezko pentsaketak bertze presunekin partekatzen dituen Iñaki Perurena euskaltzalearekin solastatzea. Bertzeak bertze, erraiten du indar...
Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 01a
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an larunbatarekin iraganen da, Argia astekaria eta Baltsan elkarteak antolaturik. Azoka aitzin, apiril hondar eta maiatz osoan Azokaroa iraganen da, euskara hutsez sorkuntzak proposatzen dituenak, tokiko elkarte batzuekin elkarlanean.
Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 01a
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) 2025-2026ko "Euskaraz Lan Egin" bekaren edizioa abiatu du. Beka hunek euskara ikasteko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu, zenbait hilabetez euskara maila ona lortzeko aukera emanez. Izena emateko epea ekainaren 15ean finkatua izan da.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016