Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Aitzineko urtetan bezala, LASAI elkarteak pilota lehiaketa bat palaz antolatzen du ostegun huntan, uztailaren 13an Gaineko Plazan, 19:00etarik goiti.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Heldu den astetik goiti hasiko dira udako gau merkatuak, bost astez asteazken guziz, erran nahi baita uztailaren 19an eta 26an eta agorrilaren 2an, 9an eta 16an.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 06a
Ekainaren 19an zendu da Donibane Lohizunen Pierre, Louis, Jean VAN MALDEREN jauna. 75 urte zituen. Ez dut beste xehetasunik.
...Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 06a
Itsasuko CCAS batzordeak animatzaile bat bilatzen du lau egunentzat herriko haurren gidatzeko udako aisialdi jardunaldietan.
Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 29a
Basaburuko Lagunak elkarteak eta Basaburuko Saskiak hitzaldi bat antolatzen dute ostiral huntan, ekainaren 30ean, Sanoki gelan.
Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 29a
Ekainaren 13an sortu da Baionan Oihan Etchart Ibar. Aita du Unai Etchart Jimenez eta ama Aurélie Ibar. Badakit poz handia ekarri duela familian, beti bezala sortze bat gertatzen denean. Zorionak aita-ameri, bai eta ere aitatxi, amatxi eta familia osoari! Muttikoen "sasoina" dugu Itsasun garai huntan, bainan jinen da neskena ere!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016