Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a

Enara abesbatza - Marienia

Enara abesbatza

Maiatzaren 17an, ostiralez (21:00), Enara emazte abesbatzak bere ikusgarria elizan eskainiko du. Sartzea 10 eurotan da, 14 urte petik kitorik. Txartelak aitzin turismo bulegoan erosten ahal dira edota lekuan berean.

Marienia

Maiatzaren 25ean "Hamabi oren lurraren alde" ekimena antolatua da. Egun horretan herriaren itzulia eginen da, auzolanak eta tailerrak gogoeta memento bat izanen dira, bai eta ere animazio eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a

Heriotze

Apirilaren 29an, lagundu dugu bere azken egoitzarat Jean Othart Arrospidekoa, 75 urte zituelarik. Azken urte hauetan eritegi horietan harat hunaka ibilia zen.

Izpirituz gizon argia, gauza guziez interesatua, laket zitzakon, ikusterat heldu zitzaizkion adiskideekin solastatzea eta berrikatzea.

Oztibarreko koralean ere anitz maite zuen lagunekin kantatzea eta orori falta egiten dauku.

Meza zeremonia zinez ederra kantatu dakogu, eliza tinki betea zagoela eta kalostrapea ere....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a

Heriotza - Mus

Heriotza

Amelie Saldubehere Maritxoneko alaba, 3 seme-alaben ama eta 9 haur ttipien amatxi zen. Ontzoronera ezkondua zen, betiko min tzar horrek eraman du, 60 urte zituen. Elizkizunak Anhauzen iragan dira, bere familiako, lagun eta ezagunez inguratuta.

Familia guziari gure dolumin bizienak eskaintzen ditugu.

Mus

Neguko lehiaketak bukatu dira, Euskal Herrikoa Altzain eta Union Basquekoak Lasan.

Euskal Herrikoan, 7...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a

Herri Urrats - Zirikolatzen besta - Joset Ortxixeneko oroitzapenezko ekitaldia - Erakusketak - Energia mintzaldia - Laborarien ordezkatzeko bilkura - SPUC bazkaria - Errugbia

41. Herri Urrats

Nehork ez du ahantzia, nola jaz zer euri erauntsiek jo zuten Senpere herria, bai bezperan, baita Herri Urrats egunean. Zorionez holako ekaitzek sortzen dute baretzearekin ortzadarrik ederrena, esperantzazko kolorez jantzia. Ortzadarra lemarekin, milaka euskaltzale bilduko gira aintzira inguruan, besta giroan Seaskari diru laguntza ekarri nahiz. Aurtengo irabaziak, Beskoitzeko ikastolara joanen dira. Maiatzaren 12an, Neomak emazte taldeak gonbidatzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a

Mendekosteko beila

Maiatzaren 20an Mendekoste asteleheneko beila Ainhoan eta Galbario arraberrituaren benedizionea iraganen da. Mendekoste astelehenez, prozesioa Ainhoako elizatik abiatuko da (9:00), Arantzetako Ama Birjinaren kaperaraino. Meza (10:30) euskaraz ospatuko da. Aurten Dominique Cornu apeza izanen da beila-buru, bere Urrezko Jubileua dela-eta, 50 urteko apezgoa.

Mezaren ondotik, gazteen edanlekuan, beilariek beren egarria asetzen ahalko dute, Atsulai mendiaren gainaldeko bazter zoragarriari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a

Pilota - Eskubaloia - "Revenantes" antzerkia

Pilota

Joan den apirilaren 28an, Arrangoitzeko trinketean nesken palantxako finalak iragan dira. Gure tarroak, B mailan, Saioa Bidart/Lore Acheritogarayk finala jokatu dute eta 21-40 galdu Oztibartarrak-en parean. Aupa halere Saioa eta Lore hain xapelketa ederra eramanik!

Bestalde, trinketeko sasoinetik landa, gure esku-huskako pilotariek plaza laxoko bidea hartuko dute eta lehen partidak aste hondar huntan jokatuko dira. Irisartarrak pilota elkarteak,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016