Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Euskal Herria Zuzenean Arberatzen
EHZ elkarteak Donapaleun egin duen prentsaurrekoan, otsailaren 24an, Arberatzen antolatzen duen festibalari buruz xehetasunak eman ditu. Aspaldidanik Amikuzen plantatzea gogoan zuten eta aurten lortu dute. Festibala ekainaren 28tik 30erat Arberatzen iraganen da. Arberatzeko herriarekin eta Amikuzeko taldeekin harreman ona dutela adierazi dute eta beren proiektua "hemendik" plazaratu nahi dute. Taula gainean agertuko diren taldeen...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Duela hilabete bat, Jean-Marc Trenthomas, Amenduze-Unasoko auzapeza pausatu zen. Auzapez berriaren hautatzeko, legeak galdegiten duen bezala, herriko kontseiluak bere osotasunean izan behar du. Beraz, hamaikagarren kontseilaria hautatzeko, joan den igandean hauteskundeak deituak ziren Amenduze-Unason. Parte hartzea %60koa izan da: Alza jaunak 133 boz eskuratu ditu eta Baratchart jaunak 98. Herriko kontseilua auzapez berriaren hautatzeko ostiral huntan bilduko da
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Euskal Herriko mus xapelketa
Heldu den ibiakoitzean, martxoaren 9an, Ortzaizeko Asteburua ostatuan iraganen da Baxe Nafarroako azken kanporaketa, Euskal Herriko mus xapelketaren kondu. Hortik aterako dira zazpi probintzietako finalarentzat Baxe Nafarroarentzat nor ariko diren. Finala Xiberoko Altzai herrian iraganen da, martxoaren 23an.
Union Basque federazioaren mus...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Didier Lafitten omenaldia
Joan den ortziralean, martxoaren 1ean, Didier Lafitten omenaldia iragan da. Hasieran, Luis XIV plazan txalaparta izan da, ondotik, jendeari itsasbazterrera joatea galdegina izan zaio, Didieren plaka den tokira. Bertan, dantza, diskurtsoa eta kantak izan dira. Jende anitz hurbildu da, omenaldi polita eskainia izan zaio.
Tanka gelaren hitzorduak
"Portrait Naufragé Numéro Zéro":...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, irisartarrek Bouguenais hirian galdu dute, 30-25.
Aste hondarreko partidak - Prenazional mailan, bigarren taldea ariko da Bruges-en, larunbatean (19:00). Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri lehen taldeak, Kanbon, larunbatean (19:45), Marmande multzoko lehena errezebituko du. Bigarren taldea larunbatean Bokalera joanen da (20:00). Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek Floirac errezebituko dute,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
JokoLagun elkarteak, 2024ko martxoaren 15ean, ostiralez, bere kideek sukaldaturiko kuskusa eramaiteko salmenta proposatzen du. Manatzeak hartuak dira mezu bat bidaliz 06-82-71-13-64 zenbakira (izena eta parte kopurua ezarriz). Hartzea eta ordainketamartxoaren 15ean Boroi saltegiaren aitzinean izanen dira (18:30-21:00). Etekinak beharretan diren haur eta familienlaguntzeko izaitendira.
JokoLagun elkarteak elkartasun eta elkar laguntzeko ekintzak antolatzen ditu behartsuen alde eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016