Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a

Udaberri alaia - Urkoiko pestak - "Artzain soil"

Udaberri alaia

Azken egun hauetan Hazparne apaindu da: lehenik eliza saihetseko plazaren estreinaren karietarat zuhaitz berriak ezarriak izan dira, ontzi eder batzuetan. Larunbatean, aroak ez badu sobera lagundu ere, bazen jende ederrik plazaren arraberritzea goresteko.

Bestalde laster Frantzian sartuko den gar olinpikoa Hazparnetik pasatuko da maiatzaren 20an. Herritar lasterkari trebea den Anne Marie Bellan andereak du garra eramanen. Kirolaren bertuteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a

Mediateka - Baratze botanikoa - Mutxikoak - Maiatza bizikletaz

Mediateka

Maiatzaren 31 arte, zundaketa plantan emana da mediatekaren eskaintza kulturalari buruz. Helburua egungo zerbitzua ebaluatu ahal izatea da, irakurketa publikoaren eskaintzaren bilakaerari buruzko etorkizuneko gogoetak aberasteko. Zundaketa www.saintjeandeluz.fr webgunean atzeman daiteke.

Baratze botanikoaren hitzorduak

Maiatzaren 4an larunbatarekin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a

Eskubaloia - Eskubaloiaren mus lehiaketa

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, lehen taldeak partida biziki inportantea irabazi du Ortesen, 30-28.

Heldu den aste hondarreko partidak: nazional 2 mailan, lehen taldea larunbatean Bègles-era joanen da (19:00). Prenazional mailan, bigarren taldeak larunbatean Mont de Marsan errezebituko du (19:00). Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri taldeak igandean Ribérac errezebituko du (15:00). Bigarren taldea larunbatean Urruñara joanen da (20:30). Erregional...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a

Haur kantu txapelketa

Haur kantu txapelketa Baxe-Nafarroan eta Zuberoan iragan ondotik, Lapurdiren aldi da. Maiatzaren 5ean, herriko gelan iraganen da, Gure Irratia antolaturik, Ote Lore elkartearen laguntzarekin. Aurten sekulan baino izen emaite gehiago izan da, orotara 40 kantu emanen baitira. Lehen partea goizarekin iraganen da (10:00), 6-11 urte arteko haurren saioarekin eta arratsaldean (14:30) 12-15 urte artekoena.

Epaimahaiko kideak: Maitena Beheran, Marilou Lapeyrade, Patxi Amulet, Antton...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a

Bertsolari gazteen sariketa - Kontzertua - Arte bisualaren hitzorduak- Aisialdi azoka

Bertsolari gazteen sariketa

Hernandorena bi urtetik behin egiten den sariketa da. 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guziko 12 bertsolarik parte hartuko dute aurtengo edizioan. Gazteei beren burua ezagutarazteko parada ematea da xedea. Aurten, apirilaren 27an Baleak elkartean (19:00) izanen da saioa. Irantzu Idoate, June Diaz, Maddi Aiestaran, Ibai Lekuona, Jon Mendiluze eta Izaro Bilbao izanen dira bertsolariak. Jateko eta edatekoa izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a

Armairu hustea - Kontzertua - Antzerki ikastaroa - Idazketa tailerrak - Konpostatzaileak - Tankako hitzorduak- Antzerkia

Armairu hustea

Apirilaren 26 eta 27an, ostiral eta larunbatean (10:00-18:00), objektu ttikien salmenta iraganen da erretegian. CDak, DVDak, liburuak,... salduak izanen dira. Salmentak helburu humanitarioa ukanen du. Prezio apalak izanen dira, salmenta pisuaren araberakoa izanen da. Informazio gehiago ukateko ala harremanetan sartzeko 06-18-67-04-69 deitu.

Kontzertua

Apirilaren 26an ostiralez (21:00), Arin deitu gizon koruak herriko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016