Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Korrika kulturala kari, martxoaren 1ean (18:30), mediatekan, Alex Artzelus-ek mintzaldia emanen du. "Garaziko euskararen ikasteko liburuaren nundik norakoak" gaiaren inguruan hitz-eginen du.
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Pilota argitan
Otsailaren 14an, Senpereko Gantxiki trinketak esku-huskako Federazioko final handiak errezebitzen zituen, gazteen mailan. Senpereri dagokionez, Oihan Iciaga eta Jokin Jaureguy kimuak mailan ari ziren, Noizbaiteko Irola-Amestoy eta Bonebeltcheren kontra. Partida ongi parekatua eta jokatua izan da, halere bukaeran gureek beren nagusitasuna erakutsi dute, 40/31 irabaziz. Baliteke esperantza handia bikote honen baitan, ez etsi!...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Amap
"Association pour le Maintien d'une AgricuLture Paysanne" (AMAP), duela kasik bi urte sortua, tokiko laborantxa iraunkorraren atxikitzeko, baigorriar elkarteak bere lana segitzen du, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko hurbiltasuna sustatuz. Lekuko ekoizpenekin osatu saskiak ortzegun arratsalde guziz proposatzen ditu, Herriko Etxeko plazan (18:30), barazki, fruitu, gasna, arroltze, haragi, oilasko, kontserba, jusa, erreximenta eta...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Odol emaitea
Martxoaren 5ean asteartez (15:00-19:00) eta martxoaren 6an asteazkenez (15:00-19:00), Guy Poulou gelan odol emaitea iraganen da. Aitzinetik hitzordua hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunera joanez.
Thai janaria
Martxoaren 8an ostiralez, (16:30-20:00), Kaskarotenea ikastolaren alde, ahotik ezin utziak diren plater thailandiarrak deskubritzeko parada ezin hobea! Charlottek prestatu platerak aitzinetik...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Estitxu dokumentala
Beskoitzeko errexiñula omentzeko, Frank Dolosor senpertarrak ekoiztu dokumentala martxoaren 4an (20:30), astelehena, l'Aiglon zinegelan frantses bertsioan proiektatua izanen da. Ondotik egilearekin solastatzen ahalko da.
Laborariak berritzeko erronka
"Nahi Dugun Herria" talde munizipalak eta Lurzaindia elkarteak, martxoaren 8an (20:30), Aiglon zinegelan, Gilles Perret-en "La ferme des Bertrand"...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Leizumeko Aline Declerck eta Jean-Luc Basagaiztegiri sortu zaie lehen haurra, Mila deitu duten neskattoa.
Bizi luze eta zoriontsua Mila, burasoeri goresmenak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016