Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Eguberriko merkatua

Banka eta Urepeleko eskolako APE Behin Bazen buraso elkarteak lehen aldikoz antolatzen du Eguberriko merkatua, azaroaren 26an igandez, Bankako ezkerparetan (10:00).

20 bat ofiziale, ekoizle, saltzaile eta erakusle segurik izanen dira. Besteak beste, lekuko etxe mozkin frango, edateko hala jateko, bainan ere bitxi egileak, kosmetikak, haurrentzat liburu hala jokoak...

Eguberriko oparien egiteko parada ederra.

Izanen da ere lekuan berean jateko mentura: talo eta ogitarteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Jean Haritschelhar - Ramuntcho

Jean Haritschelhar

Joan den ortziralean Baigorrin omendu dute, bere heriotzaren 10. urteburuaren karietara. Mintzaldi eta lekukotasun desberdinen artean, guretzat hurbilena Antton Curutcharry herritarrarena izan da, Jean-en auzapezgoa kondatu baitu, garai zailean heldu zela Herriko Etxeko lehen postura, 1971n eta nekezia ekonomiko frangori buru egin behar ukan zuela, baserritartasunaren ahultzea, gazteak herritik joaiten lan beharrez, komertzio eta zerbitzu publikoen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Ikastolako eta Herriko Etxearen arteko gatazkak segitzen

Aferak ez dira hobetzen ikastola eta Herriko Etxearen artean! Huna orain 10 urte ikastola prefabrikatuetan dela eta instalazio gogor eta iraunkor bat behar duela haurrak molde egokian errezebitzeko. Jakin Seaskak osoki finantzatzen duela eraikuntza eta epe luzera Herriko Etxea jabe bihur litekeela (bail emphythéotique baten bidez).

Orotara 5 proiektu aurkeztuak izan dira. 5. proiektua 7 hilabete berantago errefusatua izan da. Proposamen bakoitzarentzat, Herriko Etxeak aldi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Choribit gelan - Euskararen Urtaroa - "Bizi naizeno, je danserai la vie"

Choribit gelan

Iragan astelehenean erakusketa berezi bat ideki da. Jules Cavaillés eta Antton Pochelu artistena.

Antton Pochelu herritarra, zizelkari autodidakta da. Berak dio egurraren maitasunez zela zizelkatzen hasi. "Batzuetan errautsen artean pindar bat agertzen da eta pindar hori berriz ikusteko jarraitzen dut".Mendizale hunek mendietan aurkitzen du erabiltzen duen beste ekaietariko bat: hezurra. Landu eta boliaren itxura emaiten dio....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Burundiko kazetari baten aldeko deia - Biltxokon bi ikusgarri - Ezintasuna eta duintasuna

Burundiko kazetari baten aldeko deia

Baionako Amnesty International, Iteka ligarekin batean, Burundiko egoeraz axolatua da. Giza eskubideen egoerari buruzko sentsibilizazio ekintzen barnen, Baionako taldeak azaroaren 10ean bi lekukori harrera egin zien, Burundiko egoeraz eztabaidatzeko.

Baliatu dira, Florian Irangabiye, Burundiko kazetaria, gobernua kritikatzeagatik 10 urteko zigorra betetzen ari denari, beren sustengua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Euskararen urtaroa

Azaroaren 18an (18:00) herriko gelan, Euskararen Urtaroa kari gaualdia antolatua da. Parte hartuko dute Galtxetaburu akordeoilariak, Rémi tronpeta joileak, Ainize soinulariak eta Koldo kontalariak. "Bestak Donazaharre 1964" soinu grabaketa entzungai izanen da.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016