Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Xerar Urrutiaren bideoklipa
Martxo hastapenean Xerar Urrutiaren Amatto izeneko bideoklipa grabatu zuten Xanoren Gure Edena urruñar estudioan eta Ibardingo Txori Lepo bentaren inguruetan, orain, apirilaren hasieran, zabaltzen ari dira. Gitarra-joleak Xera Urrutia eta Dabid Gutierrez Lertxundi ditugu eta Xano Urtxegi akordeoi-jolea. Bideokliparen oinarria olerkari eta kantu-egile urruñarrak bere amari egin kantu ederra dugu, orokorrean Euskal Herriko...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Ipar Euskal Herriko tokiko monetak garatzen segitzen du. Eusko, moneta soil bat baino anitzez gehiago da, sozial lotura eta elkartasun ekarlea, balio jakin batzuk sustatzen dituen sarea eta lurraldearen eraldaketa kultural, ekonomiko eta ekologikoaren zerbitzurako den tresna.
Apirilaren 13an "Eusko Eguna" iraganen da, merkatu estalian. Besta herrikoia, haurrak eta helduak abusatzeko aktibitate eta animazio anitz izanen dira. Egitarau zehatza aitzineko astean astekari hunen bidez...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Heriotze: Etxebarneko Jeannot Mirande
Joan den astelehenean pausatu da Etxebarneko Jeannot Mirande, uztailean 90 urte egin beharrak zituen. Gizon isila eta langilea, beti lurrari eta laborantzari atxikia izan da. Duela 60 urte bere aita istripuz galdurik, ordu arte etxetiar zirelarik, Jeannot eta Dominiquek, bi anaien artean etxaldearen erostea erabaki zuten. Familiatua ez izanagatik, biziki haurkina zen Jeannot, biziki...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Xingar hoberenaren saria Irisarrira
Xingar hoberenaren lehiaketarekin feria ostegunarekin hasi da. Aurten ere arrakasta ukan du 26 xingar lehian zirelako. Ximun Goyty irisartarrak du, lehen saria irabazi, bost lagunen artean ekoiztu 10 kiloko xingarra. Marcel Hualde aldudarrak bigarren saria eskuratu du, 2022an eta 2023an lehen agertu zena. Kofradiaren sari berezia Amélie Etchepare Urepelekoak du eraman 12,5 kiloko...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Jon Mirande: Baigorriko kulturaldian
Erroak Xiberoan zituen idazle olerkaria da Josu Martinezen film berriaren gaia. Bere biziaren parte nagusia Parisen iraganik, gizon hunen nortasunak haatik irudi biziki ezkorra utzi du anitzen gogoan, arrazista, eskuin muturrekoa eta pedofilaren fama baitzuen. Bizkitartean, Jon Miranderen 50 bat olerki abestu dituzte, besteak beste, Imanol, Oskorri, Niko Etxart edo Hertzainak bezalako kantari edo taldek. Beraz, nor zen xuxen gizon...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Mus
Apirilaren 13an larunbatarekin (13:00), mus txapelketa antolatua izanen da La Perle gelan. Orotara 32 taldek parte hartzen ahalko dute, 20 euro pagatuz bikoteka. Sari anitz jokoan izanen dira, bertzeak bertze 400 euro irabazleentzat! Bertan, jan eta edatekoa izanen da. Izena emateko 07-82-09-07-40 deitu.
Emazte-armairu hustea
Apirilaren 14an igandez, ezkerparetan emazteen armairu hustearen 2. edizioa ospatuko da....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016