Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a

Kaskaroten ibilbidea - Antzerkia

Kaskaroten ibilbidea

Apirilaren 17an (10:00-12:00/15:00-17:00), Kaskaroten ibilaldiaren 4. edizioa ospatuko da. Jakintza elkartearen kolaborazioarekin, adin guzietakoek Zubiburu eta Marinela auzoen historia eta sekretuak ezagutzen ahalko dituzte. Dohainik izanen da, izena egunean bertan emanen da mediatekan.

Antzerkia

Apirilaren 13an larunbatarekin (15:30), "Une chaussure dans le bocal" antzerkia ikusgarri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a

Antzerkia - Trantsizio ekologikoaren astea - Savidan medikuari omenaldia - Mus lehiaketa - Xapeldun

Antzerki

Zortziko elkarteak antolatzen du igande arratsalde huntan euskal antzerkia Erdiko etxean (17:00). ''Ihesi'' Iduzki Lore antzerki taldearen obra berria da. Gaia: bi emazte bide bazterrean, bat zahar etxetik ihesi, bestea bere etxetik ihesi, ibilbidean elkartuz giro berri bat irudikatzen ibiliko dira, jakin gabe heien ametsak zein heinetan gauzatuko diren. Pierre Palmade eta Christophe Duthuron-ek idatzi testua da, Maddi Zubeldiak euskararat itzulia eta Maika...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a

Merkatu ttipia

Saltegia tokiz aldatu zauku, halere beti plazan, Idioinetik Agerrera. Kanbiamen horrek jarri du leku lasaiago batean, bere eskaintzak handitu nahi baditu orain badauka lekua, Marie-Hélène buruzagiak eta langileek eramandako airostasun bereziarekin.

Idekitze tenore berriak izanen dira, astelehenetik ibiakoitza barne (7:00-12:30) eta igandetan (7:00-12:30). Orain arte bezala egun oroz ogia izanen da, paketak ere bai, hilabetean aldi bat manatuz, oilaskoa errerik, geroxago zare batek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a

Antzerkia

Apirilaren 13an Hodi Aldean (20:30) antzerki gaualdi proposatua da, "Couple ouvert à deux battants" obra emana izanen da. Dario Fo eta Franca Rame bikote italiarraren antzerki hunek, senar batek emazteari proposatzen dion ezkontza askatasuna aipatzen du, irri egiteko memento goxoa.

Prezioa 8 euro, 16/21 urte artean 5 euro, haurrentzat kitorik. Lekuak sms bidez atxiki behar dira 06-63-77-43-82. Jatekoa eta edatekoa izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a

Olhain ikastola - Sara korrika trail - Afaria - Korrika

Olhain ikastola

Apirilaren 5ean ortzirale ilunabarrean, kiroldegian Olhain ikastolako haurrek beren ikusgarria eman dute, gaia pilota zelarik. Haur guziek beren gisako antzerkiak eman dituzte, behartzen ikusi horien urostasuna, xoragarriak ziren. Haur horien sustengatzerat jende asko bazen etorria. Holako erakusketa antolatzeko eskola emaileek eta laguntzaileek merezimenduak badituzte. Eskerrak zueri!

Sara korrika trail

Aurten ere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a

Dolu - Xingar hoberena Irisarrira - Eskubaloia

Dolu

Apirilaren 2an, azken egoitzarat lagundu dugu Dominique Soule, Haitzpeanekoa, 84 urtetan. Zeremonia kartsutasunik handienean iragan da. Ofizioz hargina, bere kondu arizan da, biziki serioski aitaren segida hartu zuen. Gizon langilea eta fededuna, luzaz Irisarriko elizan organo joile arizan da, klikan ere zonbait urtez. 1980an esposatu zen, alaba bat eta hiru seme ukan zituen. Madeleine, bere espos lagunari eta familia guziari gure dolumin sendikorrenak....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016