Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Jean-Claude Mailharin amikuztarrak mintzaldi interesgarria eskainiko du etxetiargoaz apirilaren 5ean, ostiral huntan berean (20:00), Arrume gelan. Amenduzekoa da Jean-Claude Mailharin, hango eiheraren jabea. Eta azken urte hauetan eskualde hartako historiaren ikertzen dabil, hala nola Amikuzen gaindiko etxetiarren bilakaera. Zer den etxetiargoa, tokian tokiko etxetiarren zenbakiak, 1946ko legea eta ondorioak, jendarte giroa, sindikalismoa, gatazkak, Amikuzen bereziki noiztik eta zergatik...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Amets Arzallusekin kalakan
Hogeita hamar bat pertsona etorri dira larunbatean iragan den elgarretaratzerat. Denbora eskastu da menturaz nahi guziaren erraiteko eta partekatzeko. Memento aberatsa, erran behar da Miñan liburua berezia dela, bai funtsean eta forman.
Hazparne Aldeko Irakurketa Klubaren ondoko hitzordua ekainaren 29an da. Orduko Karmele Jaiok idatzi "Maitasun kapitala" liburuaren irakurtzea proposatzen da, gero nahi duenarekin...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Apirilaren 5ean (20:00), Versant antzerki taldearen egoitzan (Pelletier karrika, 11), Madagaskarreko "Aide aux enfants malgaches" gobernuz kanpoko erakundearen alde gaualdia antolatua da. Arrats horretan artista andana batek parte hartuko du, musika, olerkia, dantza eta kantua nahas-mahas segitzen ahalko dira. Jateko eta edateko izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Idazleen Biltzarra
Pazko biharamunean berrogeita batgarren edizioa ongi pasatu da, usaian bezala jende asko ibili da. Bazen zer ikus, eguerditan "Biltzar saria" Amets Arzalluz idazle, bertsolari eta kazetariak eskuratu du, bai eta Jean Duverdier marrazkilari-ilustratzaileak. Oihalezko lehorretakoek ere jende ukan dute, bai eta mediatekak eta haurrek. Olhain ikastolak azoka denboran arrakasta ukan du, ostatuan bazen beti...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Informatika tailerra
CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak antolatzen du, Arditeiko baliabide zentroarekin partaidetzan, bilkura bat tokian, ondoko asteetan izanen diren informatika tailer berriak azaltzeko. Helburua da parte hartu nahi dutenen desirak eta mailak aztertzea. Bilkura iraganen da apirilaren 9an, asteartean (10:00), Herriko Etxeko Ameztia gelan. Parte hartzeko izenak eman behar dira telefono huntara: 05-59-93-38-91 edo
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Zaharrer Segi pilota elkarteak beste hitzordu bat proposatzen dauku, bere sortzearen ehungarren urtearen karietara. Aldi huntan, kantaldia Bankako elizan, apirilaren 7an, igandez (16:00).
Tokiko kantari hoberenak ariko dira, banazka, binazka edo taldeka eta emanen dituzten abesti guziak pilotari lotuak izanen dira: Guy Saldubehere eta Magali Zubillaga, Amaia Riouspeyrous eta Kattalin Indaburu, Miren Tristant eta Amaia Hirigarai, Kantiruki, Erramun Martikorena, Senpertarrak, Lau Buru,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016