Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Antzerki
Zortziko elkarteak antolatzen du igande arratsalde huntan euskal antzerkia Erdiko etxean (17:00). ''Ihesi'' Iduzki Lore antzerki taldearen obra berria da. Gaia: bi emazte bide bazterrean, bat zahar etxetik ihesi, bestea bere etxetik ihesi, ibilbidean elkartuz giro berri bat irudikatzen ibiliko dira, jakin gabe heien ametsak zein heinetan gauzatuko diren. Pierre Palmade eta Christophe Duthuron-ek idatzi testua da, Maddi Zubeldiak euskararat itzulia eta Maika...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Saltegia tokiz aldatu zauku, halere beti plazan, Idioinetik Agerrera. Kanbiamen horrek jarri du leku lasaiago batean, bere eskaintzak handitu nahi baditu orain badauka lekua, Marie-Hélène buruzagiak eta langileek eramandako airostasun bereziarekin.
Idekitze tenore berriak izanen dira, astelehenetik ibiakoitza barne (7:00-12:30) eta igandetan (7:00-12:30). Orain arte bezala egun oroz ogia izanen da, paketak ere bai, hilabetean aldi bat manatuz, oilaskoa errerik, geroxago zare batek...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Apirilaren 13an Hodi Aldean (20:30) antzerki gaualdi proposatua da, "Couple ouvert à deux battants" obra emana izanen da. Dario Fo eta Franca Rame bikote italiarraren antzerki hunek, senar batek emazteari proposatzen dion ezkontza askatasuna aipatzen du, irri egiteko memento goxoa.
Prezioa 8 euro, 16/21 urte artean 5 euro, haurrentzat kitorik. Lekuak sms bidez atxiki behar dira 06-63-77-43-82. Jatekoa eta edatekoa izanen...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Olhain ikastola
Apirilaren 5ean ortzirale ilunabarrean, kiroldegian Olhain ikastolako haurrek beren ikusgarria eman dute, gaia pilota zelarik. Haur guziek beren gisako antzerkiak eman dituzte, behartzen ikusi horien urostasuna, xoragarriak ziren. Haur horien sustengatzerat jende asko bazen etorria. Holako erakusketa antolatzeko eskola emaileek eta laguntzaileek merezimenduak badituzte. Eskerrak zueri!
Sara korrika trail
Aurten ere...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Dolu
Apirilaren 2an, azken egoitzarat lagundu dugu Dominique Soule, Haitzpeanekoa, 84 urtetan. Zeremonia kartsutasunik handienean iragan da. Ofizioz hargina, bere kondu arizan da, biziki serioski aitaren segida hartu zuen. Gizon langilea eta fededuna, luzaz Irisarriko elizan organo joile arizan da, klikan ere zonbait urtez. 1980an esposatu zen, alaba bat eta hiru seme ukan zituen. Madeleine, bere espos lagunari eta familia guziari gure dolumin sendikorrenak....
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Aberri Eguna, geroari deika
Urruñan, Euskal Herri osoan bezala, Aberri Eguna, Euskal Herriaren Eguna, ospatu genuen Berpizkunde Egunean, martxoaren 31n. Urruñar zenbait Bilbora joan ziren, bezperan Batera izeneko talde eragileak deituriko ekitaldira eta igandean Uztaritzen eta Iruñean izan ziren ospakizun handietara. Lehenago, goiz-goizean, hamar bat urruñar bildu ziren plazan den haritzaren aitzinean eta ikurrina ezarri ondoren, zenbait kantu abestu zituzten:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016