Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Pala txapelketa
Elgenia ostatuak, plazako pala txapelketa antolatzen du. Tenis pilotekin jokatuak izanen diren 4 maila izanen dira. Izen emaitea 15 euro pertsonaka. Izenak apirilaren 20ko eman behar dira, Leire deituz 06-22-99-31-65.
"Goxatu"
Apirilaren 6an, larunbata, egun osoan "Goxatu" bere burua zaintzeko eguna Elgenia ostatuan iraganen da (10:30-16:00). Tenore berdinean bi tailer antolatuak dira, Amaia Castorenen eskutik...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Pilotan umetxoek galdu
Joan den ibiakoitzean iragan dira Union Basque batasunak antolatu pilota txapelketaren finalak, Uztaritzeko trinketean. Abarratia pilota batasuna ordezkatua zen, goizean umetxoetan finalean ari baitziren Uhaitz Etcharren-Aycaguer eta Patxi Martinez-Sallaberry. Hauek 18/40 galdu dute Goizeko Izarrarentzat ari ziren Mattin Paulerena eta Xanti Bordagarayren aurka. Halere ez da batere gaizki lehen...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Energetika txinatar tradizionalari buruzko azken mintzaldia, Jone Bordato,akupuntore eta shiatsulari hazpandarrak, apirilaren 14an (10:30) Artetxean emanen du. Aldi huntan udari lotzen zaionsuaren energia eta sasoi bakoitzaren arteko trantsizio faseari dagokion lurrarena dira aipatuko. Bakoitzari lotuak zaizkion organo, funtzio fisiologiko eta emozioak aurkeztuko dira. Horra hitzordu horren azalpena: "Helburua 5 elementuen paradigmak eskaintzen duen osasuna eta bizi emozionalari...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Maider Cigarroa kontzertuan
Senpertar alaba hunek, bere ibilbide guzia musika eta kantuari itzulia du, Hiru Soinu taldearekin abiatu ditu lehen urratsak, gaur aldiz Gurashow talde distiratsuarekin agertzen da noiztenka. Obra anitz idazten eta musikatzen ditu, hauen deskubritzera gonbidatzen gaitu, "Biran den Lasaia" deitu ikusgarriarekin. Larreko salan, apirilaren 6an (20:30), beti bezala taula gainean bere hoberena eskainiko du. Herriko Etxea antolatze lanetan,...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Xingar feria
Apirilaren 4an ostegun huntan hasi da, xingar lehiaketarekin, igande arte iraunen duena. Xingarrak hiru kriterioren arabera epaitzen dira: mozketa, xukatzeko denbora eta usaina. Bestalde ferian, Roland-Barthes zelaigunean 18 xingar ekoizleren eta 20 bat etxaldetako edota artisautzako produktuak atzemanen dira: gasnak, ahate kontserbak, eztia, euskal tarta, ardi-esne izozkiak... momentuan gozatzeko edo etxera eramaiteko...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Jean-Claude Mailharin amikuztarrak mintzaldi interesgarria eskainiko du etxetiargoaz apirilaren 5ean, ostiral huntan berean (20:00), Arrume gelan. Amenduzekoa da Jean-Claude Mailharin, hango eiheraren jabea. Eta azken urte hauetan eskualde hartako historiaren ikertzen dabil, hala nola Amikuzen gaindiko etxetiarren bilakaera. Zer den etxetiargoa, tokian tokiko etxetiarren zenbakiak, 1946ko legea eta ondorioak, jendarte giroa, sindikalismoa, gatazkak, Amikuzen bereziki noiztik eta zergatik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016