Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Korrikaren heltzea
Irunen abiatu ondotik, 11 egunez 2.700 kilometro egin ondoan, joan den igandean Korrikaren ibilaldia milaka euskaltzaleren laguntzarekin Herriko Etxe aitzinean bururatu da. Abiatzean eskuz-esku pasatu den lekukoan ezarri mezua Garazi Arrula Ruiz Tafallakonafar itzultzaile eta idazleak idatzia, berak irakurri du. Arratsaldean bestak segitu du, kontzertu andana baitzen korrikazaleen plazererako....
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Otxalde eta Iluma kontzertuan Bideaken
Martxoaren 30ean (20:30) iraganen den kantaldi hau "Les Battements d'Elles" elkarteak antolatzen du. Elkarte hunek minbizia duten emazteak kultura eta kirola sailetan laguntzen ditu, aktibitate berezi batzu animatuz. Jarduera horiek laster proposatuak izanen dira Donapaleuko ospitalean diren pazienteri, eritasunari lotu isolamendu sozialetik ateratzeko.
Heldu den ibiakoitzeko kontzertuan Otxalde eta Iluma entzuten ahalko...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Aste Sainduko elizkizunak
Errobiko Salbatore parropian Aste Sainduko elizkizunak honela dira: Ortzegun Sainduz azken afariaren ospakizuna Bixintxo elizan (19:00), Ortzirale sainduz Gurutzearen bidea Heraitzen (15:00), Kristoren pasionea Bixintxo elizan (19:00), Larunbat sainduz (21:00) suaren benedizionearekin Pazko beila eta ondotik Kristoren berpiztearen meza Bixintxo elizan, Pazko eguneko mezak (9:00) Heraitzen eta...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, lehen taldeak ttantto batez galdu du Hendaiaren kontra, 20-21. Prenazional mailan, bigarren taldeak galdu du Bordelen, 22-34. Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Blanquefort-eko taldearen kontra, 28-26. Bigarren taldeak galdu du Barzun-en, 22-31.
Heldu den larunbatean, nesketan, erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek Kanbon, Tyrrosse errezebituko dute (16:30).
Mus
Heldu...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Martxoaren 29an, Vauban zinegelan (20:00), Iparraldeko Orkestra Sinfonikoak "Txokolatearen iraultza" ikusgarria proposatzen du. Txokolatearen historiari buruzko hitzaldi-musikala da, Odile Heimburger sopranoak, musikariez inguratua eta Jean-Yves Roques hizlaria lagun. Kontinenteetan zehar txokolatearen garaiak jarraitzeko gomita atsegina.
Sartzea 16 euro, 22 urtez petik kitorik.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Buxeta orientazioa
Iazko abenduan, herriko kontseilua bildu zen 2024ko buxeta orientazioa eztabaidatzeko. Aurten, martxoaren 20an egin da herriko kontseilua, gai-zerrendako aurrekontu-orientabideei buruzko eztabaidekin. Hainbat gai tratatuak izan dira, besteak beste funtzionamendu karguak, engaiamendu eta gauzatze tasa, egunerokoaren hobetzea, ekintza sozialak, iraunkortasuna eta ekintza kulturala...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016