Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Mintzaldia - Bertsu afaria

Mintzaldia

Ezpeletenian martxoaren 27an (19:30), Baipeletenia irakurleen klubak antolaturik, Pauline Guellek egin duen tesia azalduko du eta ondotik solasaldiak jarraituko du. Landu zuen gaia: "Torturaren inpunitatea Espainiako kontsolidazio demokratikoan: Euskal Herriko kasua".

Bertsu afaria

Beti Ezpeletenian martxoaren 29an bertsu trama musikala antolatua da (20:30). Gaualdian parte hartuko dute: Miren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Pilota - Eskubaloia - Mus lehiaketak

Pilota

Huna aspaldiko partez buruz-burukako xapelgoaren kondu Irisartarrak pilota elkartearen emaitza batzu. Final-laurdenetan, lehen mailan Asier Aspuru Agorria 40 - Julien Etchegaray 21. Artekoetan: Iban Larzabal 37 - Eneko Etchevers 40. Partida huntan, Enekok 26-34 galtzen zuen, bainan gero berdindu eta irabazi! Orain finalerdietan irisartar pilotariak Peio Larrechea parean ukanen du. Gisa guziz ondotik bai Enekok eta bai Julienek Frantziako xapelketan segitzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Herriko kontseilua - Zinema - Erakusketa - Hazparneko suhiltzaileek 100 urte! - Kalakaldia euskaraz

Herriko kontseilua

Martxoaren 21ean iraganen da, Elgar zentroan (20:00). Huna zer diren aipagaiak, besteak beste:

Finantzak: jazko konduen kudeaketa onartzea, 2024koen aurrekondu nagusia bozkatzea, tokiko zerga tasen finkatzea, haurtzaindegiko jazko konduen kudeaketa eta 2024ko aurrekondua bozkatzea,

2024ko diru laguntzak, Herriko Sozial Zerbitzu Zentroaren laguntzak...

Administrazio orokorra: bideozaintza dispositibo baten onartzea.

Kultura:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Heriotze - Korrika - Aste Saindua - Lan eskaintza

Heriotze

Azken egun hauetan jakin da Marthe eta Joseph Etchebarne anai-arrebak zonbait egun barne zendu zirela. Aldude Haritz aldean sortuak, Erramun harginaren eta Añaren seme eta alabak ziren, orotarat bost haurride ziren.

Marthek, bere senar bilakatuko zena Tolosan ezagutu zuen eta ezkondu eta gero, Libanora joan ziren. Han bizi izan ziren eta hiru alaba hazi zituzten.

Josephek bere lan denbora Parisen iragan zuen. Ofizioz kantaria zen. Garazirat,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Korrika - Pilota - Mus

Korrika

Euskararen aldeko lasterkaldiak arorik ederrena gozatu ahal izan du Baigorriren zeharkatzeko, joan den ortzirale eguerditan. Iguzkitsu eta ezti. Gure hizkuntzari atxikimendua ehunka jendek aldi bat gehiago erakutsi dute. Izpegiko bideko pattarren beldurrik gabe eta hango lepoan Baztaneko laguneri juntatzea eta lekukoa emaitea ere biziki pollita izan da, giro alai eta kartsuan.

Pilota

Zaharrer Segi elkarteak ezker paretan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Dantza ikusgarria Aiziritzen

Burgaintzi dantza taldeak, bere 45 urteen karietara egin duen sorkuntza ibiakoitz huntan emanen du, martxoaren 23an (17:00), Aiziritzeko gelan. Orekan deitzen da. Hazparneko Elgar Oinka dantza taldea ikusten ahalko da (18:00), 50 urteen kari, Lagunarte konpainiarekin sortu duen EO! ikusgarria emanen du. Zatozte momentu goxo baten pasatzera Korrika eta udaberriaren heltzea ospatzeko!

Amikuzeko ikastolaren alde - Sartzea 12 €/eusko.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016