Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Hendaia Euskaraz - Argiteria publikoa

15. edizioa: Hendaia Euskaraz

Euskararen hilabetea kari, hainbat gertakari antolatuak izanen dira martxoan zehar.

"Izar Saltzailea": Martxoaren 16an (11:00), Eneko Bidegainen liburuaren aurkezpena eta irakurketa, 8 urtetik goiti, Mediatekan iraganen da.

Udaberriko besta: Martxoaren 17an (11:00), Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Ez gara jaitsiko" ikuskizuna Daniel Ugarte pilota plazan. Akelarrek antolaturik, 2 urte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Ikusgarria - Olerlilarien udaberria - Ikerketa

Ikusgarria

Martxoaren 19an asteartearekin (20:00), Tankan "Mundu guzietan onena/En el mejor de los mundos" euskara, espainol eta ingelesezko antzerkia ikusgarri izanen da euskarazko eta frantsesezko azpitituluekin. Emazte baten biziari buruzko hausnarketa eta bilana kondatua izanen da, bideoak ere izanen dira. Tokiak 6€ eta 12€ artean kostako du. Tokia erreserbatzeko scenenationale.notre-billetterie.fr webgunetik egin daiteke....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Jantzi hustea


Integrazio Batzordeak herriko gelan, martxoaren 17an, igandez (9:00-17:00), jantzi hustea antolatzen du.

Bigarren eskuko puskak erosiz, ekonomia zirkularrean parte hartuz, gehiegizko kontsumoaren kontra borrokatzeko manera ezin hobea da. Integrazio Batzordearen sustengatzea funtsezkoa izanez, ez duda itzuli bat egin, han berean jateko eta edateko izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Lemalu aisialdi zentroak langile bila

Lemalu: Luhuso, Makea eta Lekorneko herrien arteko haurren aisialdi zentroak langile elebiduna bilatzen du, haurren oporraldientzat. Interesatuek Makeako Herriko Etxearekin harremanetan jarri behar dute (9:00-12:00), 05-59-93-32-46.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Kartierretako batzordea - Ahetzeko errepidean antolamenduak - Larraldeko bertso saioa - Go!azen elkartasunezko kontzertu - Etxeratzeko paella - Mutxikoak abian

Kartierretako batzordea

Joan den azaroan, Herriko Etxeak abiatu zuen kanpaina, auzoetako adinekoen baita gazteen batzordeak osatzeko xedearekin. Haatik bolondres gutik erantzun dute galdeari, ororen buru auzokoen batzorde bat baizik ez da izanen. Otsailaren 28an, lehenbiziko bilkuran parte hartu dute kide berriek, Jaun mera, baita Véronique Fages eta Michel Fouldrin hautetsiekin. Kide bakoitzak bere burua aurkeztu ahal ukan du, baita igurikapenak adierazi, elgarrekin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Libertimendua - Korrika - Olerkarien udaberria - Margolarien urreria: urrea artean

Libertimendua

Denbora ederra lagun biziki untsa iragan da Hazparne aldeko libertimendua. Jende anitz bildu da, gazte horiek prestatuaren so egiteko. Dantza pollitak, bertso finak eta musikari apartak baziren hor zirtzilen solas, zalaparta, oihu eta irrien laguntzeko. Hazparneko aitzindariak trufatu eta kritikatu dira herriko auzapeza Pargadus deituz erromatarren denboran murgildu gira..., beste hazpandar batzu, bainan ere bazen zer entzun auzo herrietan gertatuez,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016