Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Elgeneko egitaraua

Elgenia ostatuak, martxoan ikusgarri desberdinak antolatzen ditu. Martxoaren 15eko arratsean Pangea Pop eta Karma taldeak entzungai dira. Martxoaren 22an Jamaldia deitu ekimena, musika tresna desberdinak entseatu, kantu ezagunak eman, edota inprobisatuko dira, Xofaldia taldeak lagundurik. Martxoaren 31n "bruntx" deitu otordua iraganen da, izenak eman behar dira 06-78-89-28-05 deituz.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Sortze - Korrika - Eskolaren ate idekitzea - Mus - Baztandarren elkartea

Sortze

Maxaloan bizi diren Hélène Ansolabeherek eta Jérôme Anocibarrek ongi-etorria egin diote Gabi semeñoari. Otsailaren 27an sortu da. Zorionean segi dezala familia gazteak.

Korrika

AEK-k antolatzen duen aurtengo Korrika ez da gure herritik pasatuko, bainan halere aski hurbildik. Hain zuzen, Herriko Etxeak, Gazte komiteak eta Otxaldetarrak elkarteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 12a

Stéphane Poisson auzapez berria

Martxoaren 3ko bozen ondotik, joan den ostiralean, martxoaren 8an, Amenduze-Unasoko kontseilua bere osotasunean bildu da auzapez berriaren hautatzeko. Stéphane Poisson hautagai bakarra bozkatua izan da. Jean-Marc Trenthomas-en segida hartuko du. Lehen axuanta, Marie-Line Handy izendatua izan da eta bigarrena Jean-Claude Mailharin. Azken hunek Euskal Elkargoko delegazioa ere segurtatuko du. Hirugarren axuanta Emmanuel Coumieg izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Euskal Herria Zuzenean Arberatzen - Korrika hurbiltzen ari!

Euskal Herria Zuzenean Arberatzen

EHZ elkarteak Donapaleun egin duen prentsaurrekoan, otsailaren 24an, Arberatzen antolatzen duen festibalari buruz xehetasunak eman ditu. Aspaldidanik Amikuzen plantatzea gogoan zuten eta aurten lortu dute. Festibala ekainaren 28tik 30erat Arberatzen iraganen da. Arberatzeko herriarekin eta Amikuzeko taldeekin harreman ona dutela adierazi dute eta beren proiektua "hemendik" plazaratu nahi dute. Taula gainean agertuko diren taldeen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Bozen berri

Duela hilabete bat, Jean-Marc Trenthomas, Amenduze-Unasoko auzapeza pausatu zen. Auzapez berriaren hautatzeko, legeak galdegiten duen bezala, herriko kontseiluak bere osotasunean izan behar du. Beraz, hamaikagarren kontseilaria hautatzeko, joan den igandean hauteskundeak deituak ziren Amenduze-Unason. Parte hartzea %60koa izan da: Alza jaunak 133 boz eskuratu ditu eta Baratchart jaunak 98. Herriko kontseilua auzapez berriaren hautatzeko ostiral huntan bilduko da

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Euskal Herriko mus xapelketa - Menta liburu dendan

Euskal Herriko mus xapelketa

Heldu den ibiakoitzean, martxoaren 9an, Ortzaizeko Asteburua ostatuan iraganen da Baxe Nafarroako azken kanporaketa, Euskal Herriko mus xapelketaren kondu. Hortik aterako dira zazpi probintzietako finalarentzat Baxe Nafarroarentzat nor ariko diren. Finala Xiberoko Altzai herrian iraganen da, martxoaren 23an.

Union Basque federazioaren mus...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016