Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Didier Lafitten omenaldia
Joan den ortziralean, martxoaren 1ean, Didier Lafitten omenaldia iragan da. Hasieran, Luis XIV plazan txalaparta izan da, ondotik, jendeari itsasbazterrera joatea galdegina izan zaio, Didieren plaka den tokira. Bertan, dantza, diskurtsoa eta kantak izan dira. Jende anitz hurbildu da, omenaldi polita eskainia izan zaio.
Tanka gelaren hitzorduak
"Portrait Naufragé Numéro Zéro":...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, irisartarrek Bouguenais hirian galdu dute, 30-25.
Aste hondarreko partidak - Prenazional mailan, bigarren taldea ariko da Bruges-en, larunbatean (19:00). Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri lehen taldeak, Kanbon, larunbatean (19:45), Marmande multzoko lehena errezebituko du. Bigarren taldea larunbatean Bokalera joanen da (20:00). Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek Floirac errezebituko dute,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
JokoLagun elkarteak, 2024ko martxoaren 15ean, ostiralez, bere kideek sukaldaturiko kuskusa eramaiteko salmenta proposatzen du. Manatzeak hartuak dira mezu bat bidaliz 06-82-71-13-64 zenbakira (izena eta parte kopurua ezarriz). Hartzea eta ordainketamartxoaren 15ean Boroi saltegiaren aitzinean izanen dira (18:30-21:00). Etekinak beharretan diren haur eta familienlaguntzeko izaitendira.
JokoLagun elkarteak elkartasun eta elkar laguntzeko ekintzak antolatzen ditu behartsuen alde eta...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Pariseko laborantza saloia
Aldi bat gehiago herriko Onetik gasnategia ez da Parisetik eskuak hutsik etorri! Gasna lehiaketan zazpi sari irabazi ditu, kategoria desberdinetan: ahuntz gasnan urrezkoa eta zilarrezkoa, behian urrezkoa eta ardi sailean urrezkoa eta brontzezkoa. Zorionak segi hola!
Herriko Postan Internet
Postak Interneti lotu ordenagailua eta inprimagailua instalatu ditu, makearren zerbitzurako. Ordenagailua nahi duenak...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Heraitze Astobizkar
"Heraitze Astobizkar" auzo batzordeak bere biltzarra egin du, joan den ortzirale arratsean, Auzo Baita gelan, hogei bat presuna Christian Socodiabéhère hautetsi erreferentearen inguruan bildu direla. Asko gai aipatu dira:
- Errekabiziak bideko obrak hasiak dira, orotara 70.000 euro kostako dute.
- Haltya jauregi ondoan oinezkoen bidexka segurtatua da eta asko bidetako ziloak tapatuak.
- Petankan aritzeko zelaia ere moldatu berria...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Mediatekako animazioak
Korrikaren karietara mediatekan euskaraz animazio desberdinak proposatuak dira: martxoaren 13an, haurrentzat, Xantal Barneix-en "Erbia eta apoarmatua" kontakizuna (10:30), martxoaren 15ean "joko gaualdia" (18:30), martxoaren 20an (10:30), Libre Plume elkartearekin batera, haurrentzat ipuin kontaketa.
Bestalde "Kirolak eta jokoak" gaiaren inguruan eleberri laburren lehiaketa abiatzen da, 12 eta 14 urte arteko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016