Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Primaderako feria
Oraindanik erraitea hobe, gure primaderako feriak martxoaren 16an ibiakoitzez eta 17an igandez iraganen dira. Lehen egunean usaian bezala, gehienik zaldiak, pottokak ala astoak, behiak, tresneria eta erakusmahai, izanen da zer ikus eta zer eros. Bigarren eguna, egun handia, gero eta famatua den migen lehiaketa handia, urte batetik hiru urtera, zazpi probentzieri idekia. Aurten Hegoaldetik berrogoi bat badira jin beharrak (joan den urtean 28). Orotara...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Heriotze: Sarrigaineko Gaxuxa Parachou
Denak harritu gira jakitearekin Gaxuxa Sarrigainekoa zendu zela, joan den asteartean, 89 urtetan. Heldu den maiatzean 90 urte egin beharrak zituen. Adin ederra izanikan ere, nehork ez zuen uste bat-batean utziko ginintuela, hain zen emazte langilea, ernea eta osagarri onekoa. Oragarretik jinik Gratien Parachourekin ezkontzeko 1973an, beti laborantzan arizan da, senarrarekin...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
"Songeries" mediatekan
Dantza eta antzerkia Fleur Rabas eta Gilles Dias antzerkilari-dantzariekin, martxoaren 8an (19:00). Fleur Rabasek sortu ikusgarriak elbarritasuna aipatzen du, molde berezian: gorputzaren desberdintasuna, eleek, koreografiak eta antzerkiak erakusten dute. Elgar maite eta elgar sustengatzen duten bi pertsonen arteko solasa.
Tokiak mugatuak izanki, izenaren emaiteko, mediatekaren gunean aurkitze bidea segitu behar da. Kitorik...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Antzerkia
Martxoaren 8an, Emazteen Nazioarteko Eguna kari "Revenantes entre manigances et sorcellerie" deitu antzerkia, La Perle gelan ikusgarri izanen da (20:30). Tokiak adinaren arabera, 5€ eta 15€ artean kostako du. Informazio gehigarriak ukaiteko edo tokiak hartzeko, Herriko Etxea deitu 05-59-44-15-27, edo communication@saintpierredirube.fr
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Heriotze
Bere azken egoitzara lagundu dugu Pettan Curutchet Lepobeltzaineko semea, bere bizia artzaingoan eraman du, 76 urte zituen, minbiziak eraman du. Gure dolumin bizienak familia guziari.
Arrantza
A.P.R.N. elkartearen biltzar nagusia Donibane Garazin egina izan da. Elkartea 1966an sortu zen (Association propriétés-riverains). A.P.R.N eta federazioak nahi zuten ur bazterreko lurrez jabetu, 3 metro aldi...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Martxoaren 10ean (17:00), Oihaletxea dokumentua presentatua izanen da, Korrika kulturala kari, Ote Lore elkartearen laguntzarekin, patronage gelan. "Azterketak Euskaraz" kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, erakasle, buraso eta ikasle ohien lekukotasunak dira dokumentuan agertzen.
Ondotik Lander Garro filmegilearekin solastatzen ahalko da. Arratsaldea ongi bururatzeko apertifa han berean eskainia izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016